Baliabide hauek bazterkeria edo isolamendu egoeran dauden pertsonentzat dira eta, pertsonaren hasierako diagnosia (sozial eta pertsonala) zein den ikusirik, egonaldi luze edo ertainekoak izan daitezke. (egonaldi luzeko ostatuak, egonaldi ertaineko os- tatuak, toxikomaniak eragindako pertsonentzako baliabideak...)
Nori zuzendua dago?
- Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta dauden pertsonei (gutxienez, eskaera egin aurretiko azken 12 hilabeteen barruan), betiere, osasun erakundeetan jarraipen iraunkorra egitea eskatzen duen osasun egoera ez badute eta nahasmendu-portaerak ez badituzte.