Beasain Mugi Lasai

ZER DA BEASAIN MUGI LASAI?

Udalerriko mugikortasuna jasangarriagoa, berdinzaleagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa izateko prozesu kolektiboa eta parte hartzailea da.

Prozesu horretan auzotarrek, hainbat taldek eta erakundek, talde teknikoek eta Beasaingo Udalak parte hartzen dute. Zuk ere mugikortasuna hobetu dezakezu!

 

PROZESU INKLUSIBOA

Mugikortasun Jasangarrirako aldaketek talde eta pertsona desberdinen inplikazioa behar dute. Beasaingo Mugikortasun Jasangarrirako Plana egitea, Mugikortasunaren Mahaiaren jarduera eta bestelako ekimen eta ekintzak, auzotarren, elkarteen eta bestelako erakundeen, talde teknikoen, eta udal arduradunen parte-hartze aktiboan oinarritzen dira.

Modu kolektiboan lan egiteko, BEASAIN MUGI LASAI  abiarazi da. Prozesu hori herritarren ekarpenei eta esperientziei irekia dago, interesa duen edonoren ikuspegia jasotzeko eta herritarrek eraldaketez jabetzea errazteko.