2019
2019ko Loinatz jaiak iragarri dituen kartel irabazlea Ruben Lucas Garcia murtziarrak egindakoa da. Haurren mailan berriz Maren Higuero Larreategik egindakoa izan zen irabazlea.
2018
2018ko Loinatz jaiak iragarri zituen kartela Aitor Merchán Zabaleta beasaindarrak aurkeztutakoa izan zen. A mailan, helduen kategorian, eta herritarren bozketaren ondoren, botu gehien jaso zituen kartela izan zen.
B mailan, haurrei dagokiena, La Salle San Jose ikastetxeko ikasle taldeak aurkeztutakoa izan da aukeratua. Hain zuzen ere, Nerea Urteaga, Irati Serradilla, Unai Sánchez eta Mouad Slimanik elkarlanean egindakoa.
2017
2017ko Loinatz jaiak iragarriko dituen kartela Mikel Jimeno De Frutos beasaindarrak aurkeztutakoa izan da. A mailan, helduen kategorian, eta herritarren bozketaren ondoren, botu gehien jaso dituen kartela izan da.
Txosnetako egitaraua iragarriko duen kartel irabazlea aldiz, C mailan, Aritz Garcia Villajosek egindakoa izan da.
Azkenik, B mailan, haurrei dagokiena, La Salle San Jose ikastetxeko ikasle taldeak aurkeztutakoa izan da aukeratua. Hain zuzen ere, Iker Pia, Aimar Telleria, Oier Jimenez eta Xabat Larrañagak elkarlanean egindakoa.