BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2017
Bildumaren zenbakia: 27
Egilea: José Zufiaurre Goya

Beasaingo Paperak bildumaren 25. ale honetan Josetxo Zufiaurrek idatzitako “BEASAINGO GARAI BATEKO LANBIDEAK” izenburua duen liburua dugu.

Bildumaren 25. ale honekin Beasaingo Paperak bildumak bere 25.urteurrena ospatzen du.

Beasain herriak 400 urte bete zituen urtean, 2015ean, Beasaingo Udalak, hainbat ekintzen artean, tokiko merkataritza herrian izandako lanbide tradizional zaharrekin lotu zuen. Lotura hori ikusteko, antzinako berrogeita bost lanbiderekin zerrenda bat moldatu eta bakoitzarekin koadro bana pintatzea eskatu zuen, bertako herritarrek ezagutu zezaten herriaren garapena.

Josetxok zerrenda hori ardatz hartuta, artisau haiek burutzen zuten lana azalduko digu. Halaber, zenbaitetan, eginkizun horietan Beasainen ezagutu dituenen, pertsonalki edo adineko pertsonek esanda, izenak aipatuko ditu, beti memoriara joz eta dokumentu edo artxiboen gaineko ikerketarik egin gabe.

Horrenbestez, 25. urteurrenean, egileak, Beasaingo izatea gauzatu duten, besteak beste, garai bateko lanbideak ezagutzeko gonbita luzatzen digu.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

  pdf 2017 BEASAINGO GARAI BATEKO LANBIDEAK Euskera (3.81 MB)