Idazlehiaketa

Irene Kortaberria

Irene Kortaberria nauzue, 16 urteko beasaindarra. Beste urte batez nire izena topatu dut idazlan hauen artean, eta beste urte batez, benetako ohorea da. 

Idaztea atsegin badut ere, nahiago dut irakurri, eta azken aldian film eta telesailetara ere zaletu naiz. Etxetik milaka bizipen bizitzeko aukera ematen digu fikzioak! 

Aurtengoa aldaketen urtea izan da niretzat, lehen urtea izan baita Txindoki institutuan, eta aldaketak ere egin nahi izan ditut nire kontakizunean. Aurtengoa gure tradizioak, maitasuna eta mendekua nahasten dituen istorioa da. Zuen gustokoa izatea espero dut.