IDATZI UDALARI - iGunea

Igunea, Beasaingo Udaleko Herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzua da. Bertan udaleko izapidei buruzko informazio eta izapideak egin al izango dira. Zehazki:

  • Udaleko edozein motatako izapide eta gestioei buruzko informazioa.
  • Udal zerbitzu, azpiegitura eta baliabideei buruzko informazioa.
  • Eskaera errazak unean bertan egitea, esaterako, erroldatzeak, ziurtagiriak, izen-emateak, etab.
  • Agirien sarrera-erregistroa. Udalari edozein motatako agiri ofizialak emateko bide bakarra: Ekimenak, erreklamazioak, diru-laguntza eskaerak, lizentzia-eskaerak, etab.
  • Pertsona interesatuek hasitako espedieenteei buruzko informazioa.
  • Helbideratzeak, ordainagirien kopiak, etab.
  • Hala behar izanez gero, udaleko beste sailekin harremanetan jartzea.

Ondoren kontsultatu dezakezu udaleko izapideen informazioa katalogoa eta kasu batzutan elektronikoki eskatu al izateko administrazio elektroniko gunea.

EGOITZA ELEKTRONIKOA