Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Balleta eta Dantza -
ESKU HARRIAK-OTEIZAREN (H)ARIA
Ostirala, 03. Maiatza 2019, 19:00
Kontaktua: MugMus Kultur Laborategia

MUGMUS LABORATEGIA

 

-MAIATZA DANTZAN-

 

 

Kokapena: Bideluze plazan
Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua… hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko. Beasaingo emankizun honetan Nerea Ibarzabal bertsolariak parte hartuko du.

Fitxa artistikoa
Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
Adina: Publiko guztientzat egokia
Hizkuntza: Euskara
p030_f01[1].jpg