Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Euskaltegia -
M-Lehiaketa 2019
Noiztik Asteartea, 26. Otsaila 2019 -  10:00
Arte Asteartea, 05. Martxoa 2019 - 20:00

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

            Beasaingo Udal Euskaltegiak, aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, aurten ere M-Lehiaketa 2019 antolatu du, munduko zein Euskal Herriko emakume euskaldunek arlo desberdinetan jorratutako bidea hobeto ezagutzeko. Hala, otsailaren 26tik martxoaren 5era bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

            Era horretan, emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea  lortuko dugu denon artean.

            Galderak udal euskaltegiko web orriaren bitartez (https://www.beasain.eus/euskaltegia) Twitterren (@BUdaleuskalte) eta Instagramen (@beasaingo_udal_euskaltegia)  argitaratuko dira otsailaren 26an, 27an eta 28an eta martxoaren 4an eta 5ean. Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), Twitterren (@BUdaleuskalte), Instagramen (@beasaingo_udal_euskaltegia) edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira. Lehenengo galdera, otsailaren 26an argitaratuko da eta azkena eta bosgarrena martxoaren 5ean.

            Martxoaren 7an, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia izango da. Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan egingo dugu, eta, bertan, "Emariak" liburuaren aurkezpena izango dugu, Kalaka Komunikazio Taldeko Ilazki Gainza eta Nerea Uriaren eskutik.Ondoren, entzuleen galderei erantzungo diete.

            Herritar guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldian parte hartzera.

Emariak.GIF