- Orokorra -
XXVII AIRE ZABALEKO PINTURA-SARIKETA
Igandea, 14. Urria 2018, 09:00
09:00 Mihiseak zigilatzeko epea irekiko da
13:30 Lanen aurkezpena
18:30 Sari banaketa
Antolatzailea: Arrano Kultur Elkartea
Kokapena: Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan
OINARRIAK
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, udalaren babesean lehiaketa hau antolatzen du ondoren ematen diren arauen arabera.
1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2018ko urriaren 14an, ospatuko da.
2. Parte hartzaileak: Nahi duen edonork har dezake parte inolako eragozpenik gabe.
3. Gaia: Beasaingo herria eta auzoak.
4. Teknika eta formatua: Lanaren alde luzeenak ezin izango du metro bat baino gehiago neurtu. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala. Lana euskarri gogor batean aurkeztuko da. Euskarri bat baino gehiago zigilatzea onartuko da baina aurkezpenean bakarra onartuko da.
5. Lanak zigilatzea: Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan izango da goizeko 9:00etatik 10:30ak bitartean. Euskarriak lanerako aurretik prestaturik eraman daitezke, baina tonu bakarrean; ez da onartzen marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik edukitzea.
6. Lanak aurkeztea: Lanak Usurbe Antzokiko Erakusketa aretoan aurkeztuko dira sinatuak 13:30etik 14:30ak bitartean, egilearen datuak dituen kartazalarekin batera. Ondoren nahi duenarentzat bazkaria izango da Arrano Elkartean.
7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Sari banaketa arratsaldeko 18:30ean izango da erakusketa aretoan. Epaimahaiaren erabakia ezin apelatuzkoa izango da.
8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da erakusketa aretoan bertan, urriaren 14tik 28ra. Eginiko lana saldu nahi dutenek, prezioak finkatu beharko dituzte, aurkezten diren unean. Helduen eta Herriko lehen sariak udalaren esku geldituko dira, beste lan guztiak berriz, bakoitza bere egilearenean. Lanak jasotzeko epea hilabete luzatuko da.
9. Sariak: Kopuru hauek indarreko PFEZa kendu ondorengoak dira (garbiak).
Helduak
1. saria: 700 € eta ikurra Herrikoak: 1. saria: 400 € eta ikurra
2. saria: 400 € eta ikurra 2. saria: 150 € eta ikurra
3. saria: 300 € eta ikurra
Gazteak (-18): 100 € eta ikurra Herrikoa (- 18): 80 € eta ikurra
Accesita: 150 €.
10. Beharra izan ezkero antolatzaileek beregan hartzen du oinarriak aldatzeko ahalmena, eta era berean ahalmena du oinarrietan ez datorren edozein gertakizun konpontzeko.
11. Sariketa honetan parte hartzeak, jarritako baldintza hauek ontzat ematea suposatzen du.
OHARRA: Antolatzaileek bere ardurapean hartzen dute margo-lanak arretaz zaintzea baina ez dute erantzukizunik izango baldin bere errurik gabe okerrik gertatuko balitz. Sariketan parte hartu ez, eta bazkaldu nahi duenak bazkaria ordaindu egin beharko du.