MANEX IZAGIRRE APARICIO
ALTXORRAREN UHARTEA
Bazen behin Manex izeneko mutil bat, Beasainen bizi zena. Manex ausarta zen, jendeari laguntzea gustatzen zitzaion, eta garrantzitsuena da lagun asko zituela.
Egun batean, abentura bat bizi nahi zuela erabaki zuen. Manexek altxorraren uhartera joan nahi zuen eta bere lagun guztiei deitu zien:
-Aizue, lagunok, nahi al duzue bidaia bat egin altxorraren uhartera?
Denek baietz esan zuten. Bere lagunak Adur, Aimar eta Ekain ziren. Ekainek Manexi esan zion gauza bat kontuan hartu behar zuela.
-Altxorra denen artean partekatu beharra daukagu.
-Lasai, Ekain, denen artean partekatuko dugu-eta.
Goizeko 2:30ean abiatzekotan geratu ziren, herriko plazan. Hori erabakita, etxerantz abiatu ziren eta, iritsitakoan, motxilak prestatzen hasi ziren. Ogitartekoak, mapa bat eta linterna bat sartu zuten motxilan. Iritsi ziren 2:30ak eta denak plazan elkartu ziren. Manexek telefono txiki bat ekarri zuen.
-Baina, Manex, zertarako da hori? -galdetu zuen Aimarrek.
-Helikoptero bati deitzeko.
Manexek helikopteroari deitu zion, eta hamar minutuan etorriko zela esan zuen. Helikopteroa iritsi zenean, denak barrura igo ziren. Bidaia luzea zen eta denak beraien ogitartekoa jaten hasi ziren.
Bidaiak bi ordu iraun zuen, luze egin zitzaien baina, azkenean, iritsi ziren. Denak helikopterotik jaitsi eta martxan jarri ziren.
-Beno, bikoteka joango gara -esan zuen Manexek.
-Adurrek eta nik bikote bat egingo dugu. Aimarrek eta Ekainek bestea -jarraitu zuen Manexek.
Adur eta Manex eskuinetik abiatu ziren, Aimar eta Ekain ezkerretik. Manexek Adurri kontatu zion tenplu batean zegoela ezkutatuta altxorra. Bidean, Manex eta Adur agure batekin elkartu ziren eta Adurrek pentsatu zuen ideia ona izango zela galdetzea nola iritsi tenplura.
- Barkatu jauna, ba al dakizu nondik dagoen tenplua?
- Ez dakit, baina uste dut zuzen jarraitzen baldin baduzue kilometro bat eta gero ezkerrerantz biratzen baldin baduzue, hantxe dagoela tenplua.
-Eskerrik asko -esan zuten Manex eta Adurrek.
Agureak esandakoa egin zuten eta Aimar eta Ekainekin topatu ziren.
- Bueno, uste dut gure aurrean dagoen tenpluaren barruan dagoela altxorra- esan zuen Manexek.
Tenpluko atea ireki eta neska bat atera zen hegan. Manex eta bere lagunak harrituta geratu ziren.
-Nor zara zu? -galdetu zuen Aimarrek.
-Nahia naiz, altxorraren zaindaria. Hiru froga egin beharra dauzkazue altxorra zuentzat izateko. Lehenengo froga erreka bat pasatzea da, baina kontuan izan behar duzue 10 segundoro ura hotzago jarriko dela. Bi minutu dauzkazue.
Nahiak martxan jarri zuen kronometroa eta denak uretan sartu ziren. Ekain lehenengo minutuan pasatu zen eta besteak animatzen hasi zen. Manexek ere lortu zuen, eta hogei segundo geratzen ziren. Azkenean, lortu zuten. Aimar eta Adur azkeneko segundoan atera ziren errekatik.
Bigarren froga zubi bat zeharkatzea zen, baina zubia desagertzen joango zen. Hiru minutu zeuzkaten eta denbora martxan jarri zen. Denak korrikan hasi ziren eta lehenengo minutuan ia arnasarik gabe geratu ziren. Manexek zeharkatu egin zuen, Aimarrek baita ere, bakarrik Adur eta Ekain geratzen ziren. Hogeita hamar segundu geratzen ziren. Adurrek ere zeharkatu zuen eta Ekain hamar metrora zegoen. Azkenean, zubia Ekainengandik bi metrotara zegoenean zeharkatu zuen.
Hirugarren frogarako prest jarri ziren. Nahiak esan zuen froga oso zaila zela:
-Pasabide bat zeharkatu behar duzue eta ukitu ezin dituzuen laserrak daude. Froga honetan ez dago denborarik, baina norbaitek laserra ukitzen baldin badu, galdu egingo duzue eta altxorra ez da zuentzat izango.
Nahiak hitz egiten bukatu zuenean denak martxan jarri ziren. Poliki-poliki mugitzen ziren eta Adurrek ia-ia laser bat ukitu zuen. Azkenean, ahalegin handiarekin lortu zuten. Ezin zuten sinetsi!
Nahiak altxorra zegoen lekura eraman zituen Manex eta bere lagunak. Nahiak altxorra atera zuen eta galdetu zuen ea nork irekiko zuen. Denek Manex seinalatu zuten eta Manexek hau esan zuen:
-Zergatik ni?
-Manex zu izan zara bidaia hau antolatu duena -erantzun zuen Ekainek.
Manexek altxorra ireki zuenean bihotz bat atera zen airean.
-Baina ze kaka da hau? -esan zuen Aimarrek.
-Hau zuen bihotza da -erantzun zuen Nahiak-. Jarri duzuen gogoa, jarri duzuen emozioa, eta elkarrekin egin duzuen bidaia polit hau, hori da benetako altxorra.
Denak pentsatzen geratu ziren tarte batean, eta egia zela ohartu ziren. Baina, Aimar ez zegoen pozik.
-Ze tontoak zareten. Benetako altxorrak urrezko txanponak eta koroak dira -esan zuen.
Helikopteroari deitu zion Manexek eta zain zeuden bitartean Nahiari agur esan zioten eta besarkada batekin agurtu ziren. Etxerako bidean Aimar isilik zihoan eta beste lagunak barrezka eta berriketan.
-Hau errepikatu egin beharra daukagu -esan zuen Adurrek.
Iritsi zirenean denak poz-pozik eta alai joan ziren, baina Aimar haserre, triste eta asaldatuta zegoen. Handik aurrera, Aimarrek ez zuen bidaia gehiagorik egin lagunekin. Manex etxera iritsi zenean, ohean etzan zen eta pentsatzen jarri zen zein izango ote zen hurrengo abentura.
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila altxorraren uhartean.