Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

LIHER VALDIVIELSO ACIN

F Maila Prosa 1. saria
Ni Liher Valdivielso Acin naiz, 9 urte ditut eta Beasaindarra naiz. Andramendi ikastolan ikasten badut ere, gainerako orduak kirolean eta irakurketan murgilduta igarotzea atsegin dut. Hauez gain, lagun artean ibiltzea ere gustatzen zait. Ipuin hau sortzeko ideia, erraldoiekiko dudan zaletasunetik datorkit. Atsegingo duzuelakoan,
LIHER  VALDIVIELSO ACIN

MIKEL ETA ERRALDOIAK

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat, ile marroia eta begi berdeak zituena, gainera, udaberriko lehen eguzki izpiekin bat,  azalak kolore ilun berezi bat hartzen zion. Gelako armairuan, bazuen urdin koloreko kamiseta berezi bat, eta hain gustukoa zuenez, askotan janzten zuen. Bertan, asko maite zuen erraldoia ageri zen; Mattin. Hotz ala bero egin, beti eramaten zituen soinean praka horiak.

Iraileko asteburu batean, Mikel etxean zegoen lasai-lasai, bere gomazko erraldoi txikiak dantzan jarriz jolasean. Oso pozik zegoen hurrengo egunean bere herrian erraldoien inguruko festa izugarria antolatua zegoelako, honek, bere gustuko erraldoiak kalera irtetzea ekarriko baitzuen.   Baina bat-batean tabletean ondorengo mezua azaldu zitzaion: "Kaixo, azken momentuko albistea: Bihar ez dira erraldoiak kalera aterako euri zaparrada handi bat baitator eta honek erraldoiak bustitzea erangingo lukenez, bertan behera uztea erabaki dugu”. 

Mikel,  oso-oso triste jarri zenez negarrez hasi zen. Lasaitu zenean ordea, ideia bikain bat bururatu zitzaion:

  • Erraldoi batzuk nik sortuz gero, zer gertauko litzateke? Batzuk dagoeneko zaharkiturik daudenez  berritu egingo ditut!

Aitari baimena eskatzera joan zen korrika batean 

  • Aitatxo, aitatxo! Zure fabrikan sortu al genitzake benetako erraldoi batzuk? Burutapen handi bat izan dut eta egia bihurtzea gustatuko litzaidake, eta zure fabrika leku aproposa izango litzatekeela iruditu zait. 
  • Nire nagusiarekin hitz egitekoa naizenez, etor zaitez niren, zure ideia hau bion artean azalduko diogu eta, baina ez dut uste inolako eragozpenik izango dugunik baimen hori lortzeko. 

Honela, bere fabrikaruntz abiatu ziren eta bertan nagusiarekin hitz egin ostean, fabrika aldameneko zatia erabiltzeko baimena lortu zuten. Han joan ziren, etxeko tresnak hartu eta fabrikara bueltan, planarekin hasteko asmoz. Lanean, material ezberdinarekin aritu ginen jolasean buru belarri jardun ostean, erraldoi zaharrek asko pisatzen zutenez, material arinago batzuk erabiliz Beasain herriarentzat bi erraldoi berri egitea lortu zuten. Egun guztia lanean pasa ondoren, biak ala biak oso nekatuta zeudenez, etxeratu eta familia osoarekin afaldu ostean, garaiz oheratzea erabaki zuten, gorputzak hala eskatuta.

Mikel oheratu bezain laster, erraldoiez inguratua zebilen amets goxo batean barneratu zen. Bat-batean Josefamunda kexaka hizketan hasi zitzaion.

  • Zergatik sartu gaituzu amets arraro hontan Mikel? - esan zion haserre Josefamundak.
  • Barkatu Josefamunda, ez zen nire asmoa zu haserretzea. Nire erraldoiek zuekin egon nahi dute - Erantzun zion Mikelek.
  • Hau ez bazen zure asmoa, erraldoien arteko dantza txapelketa bat egin dezakegu eta irabazten duenak , bestea bakean utziko du- iradoki zuen kexatzen Braulia. 

 -Onartuta!- gaineratu zuen Mikelek.

- Konpartsa ezberdinak izango dira lehiaketa honetako epaimahai, baita Beasaingo erraldoiena ere.

Hala, Iruñakoak hasi ziren dantzan, jira eta buelta. Ez zuten batere gaizki egin baina puntuazioa...bost koma bederatzikoa eman zien.

  • ZER?? Ez da justua! Zergatik bost koma  bederatzi, eta ez bederatzi koma bost? Oso ondo egin dugu dantza eta! - Esan zuten Iruñako  zortzi erraldoiek guztiz haserre.  
  • Guri ez zaigu bada iruditu bikain egin duzuenik. Ea hurrengoak, Lazkaokoak izango dira!- esan zuen beasaingo erraldoietariko batek.

Lazkaoko Mari eta Basajaunek ondo egin zuten dantzan baina hauek ere ez zuten nahi zuten puntuazioa lortu,  sei koma bostean gelditu baitziren. 

  • Benetan ari al zarete?- esan zuen lazkaoko Basajaun erraldoiak. 
  • Ea, ikusi dezagun Tafallako lagunek nolako saioa prestatu duten.- jarraitu zuen Beasaingoak.

Tafallakoek euren erakusketa oso ondo egin zutenez, puntuazioa halakoxea izan zen, partehartzaile guztietatik altuena lortu zuten: Bederatzi koma bost.

  • Nola??? Ez da posible! -kexatu zen lazkaoko Mari-. 

Eta azkenik Mikelen txanda iritsi zen. Argi zuen berak beasaingo erraldoiak jarriko zituela biraka eta bueltaka. Honetarako, bals bat aukeratu zuen. Amaitu zuenean, ikusle guztiak txaloka eta bibaka hasi ziren, zein ondo dantza egin zuen esanaz. Bai, bera izan zen puntuaziorik altuena lortu zuen erraldoia, hamarrekoa! Hau jakin bezain laster, gainerako parte hartzaile guztiek elkarri begiratu eta bi aldiz pentsatu gabe, kexan joan ziren. 

Hainbeste kexa inguruan izanda burua lehertu beharrean jarri zitzaion, baina itsumustuan esnatu egin zen. Hara, kasualitatea, bere logelako leihotik herriko kale nagusia ikus zitekeenez, begiratzeko aprobetxatu zuen. Zer ikusiko eta, erraldoiak atzeman zituen begiz, a zer poza berea! Bezperan atera ezin izan zutenez, egunean bertan ateratzea erabaki zuten antza denez! 

Praka motzak eta erraldoien marrazkia zuen kamiseta di-da batean jantzi eta kalera irten zen. Behin kalean, gorputza ezin zuen geldirik eduki, musika hots horrek oilo ipurdia jartzen baitzion. Buruhandien aurretik korrika egin eta erraldoiak nola dantza egiten zuten ikusten aritu ostean, beasaingo dantzari bat inguratu eta honakoa esan zion belarrira.

  • Kaixo Mikel, gustatuko al litzaizuke hemen ondoan dudan erraldoiari buelta batzuk ematea? Alegia, nahiko al zenuke nola dantzatzen ditugun ikasi? 
  • Ez dakit zer esan! Ez nuen espero egun hau iritsiko zenik! Bai, asko gustatuko litzaidake nola dantzatu behar diren ikastea!

Hala, bere erraldoi gustukoena dantzatzeko aukera izan zuen. Ametsean gisan, izugarri ongi ibili zen. Behin praktika hartua zuela ikusi zutenean, herriko erraldoien taldean sartzeko gonbidapena luzatu zien, honek baiezkoa emanaz. Berak, dantzatzen zuen erraldoia Mattin zen, Igartzako ezpata dantzaria. Honek, lagun berriak egiteko aukera eman zion, eta erabat pozik zegoen mutikoa, bere ametsa egia bihurtu baitzen!