Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

SAMI MOHAMMED ES SOUABNI BRICHA

E Maila Prosa aipamen saria
Nire izena, Sami da eta 13 urte ditut. Idiazabalen jaio nintzen arren, orain, Beasainen bizi naiz eta lau anai arreben artean gazteena naiz. Denbora librea dudanean xakean ibiltzea gustoko dut eta baita futbolean jolastea ere. Palestinan gertatzen ari dena argitara ateratzeko idatzi dut idazlan hau. Zuen gustukoa izatea espero dut.
SAMI MOHAMMED ES SOUABNI BRICHA

BAKEA ZATITAN

Mohammed eta Wafae Gazako herri txiki batean bizi ziren. Anai-arreba hauek eguna pozik pasatzen zuten elkarrekin jolasean, baina, bat batean…gerrako alarmak jo zuen. Hau entzutean bazekiten zein ziren jarraitu beharreko pausuak eta, Mohammeden familia etxetik atera zen, hauek ateratzearekin baten hegazkin bat beraien etxe gainetik pasa eta bonba bat jaurti zuen. Urduritasuna nabari zen kaleetan, eta Mohamed konturatzerako gurasoak galdu egin ziren eta Wafae oso beldurtuta zegoen. Biak korrika hasi ziren eta soldaduak disparatzen  hasi ziren. Mohammed eta Wafae kotxe batean sartu ziren eta kotxe horrek basamortura eraman zituen, bidaia oso deserosoa izan zen eta gazteak oso beldurta zeuden. Kotxean pertsona pila bat zeuden eta oso toki gutxi zegoenez itolarria sartu zitzaien. 

 

Pare bat egun pasa ondoren, Judeako desertura iritsi ziren kotxetik jaitsi eta bakarrik zeuden desertu zabalaren aurrean. Konturatzerako Palestinako soldadua atera zitzaien, beraien egoera larria ikusita baso bat ur eskaini zioten eta  lasai etxe barrura sartzeko eskaintza egin ere bai. Gustu handiz hartu zuten gonbidapena, baina, ezin izan zuten patxadaz denbora asko egon, etxeko familliarekin, beraien bidaia eta beldurrez hitz egiten ari ziren bitartean, zarata ikaragarri bat entzun zuten.   Inoiz entzun gabeko zarata zen, lehiotik begiratu zuten eta bonba bat zela ohartu ziren. Hain gertu erori zen bonba hori, non, arezko ekaitz bat sortu zuela. 

 

Etxe horretan ere ez ziren oso salbu sentitzen eta areazko ekaitza pixka bat lasaitu zenean ihes egitea erabaki zuten. Etxekoek bidaiarako ondo etorriko zitzaizkien gauza batzuk eman zizkieten; ura, manta bat, soka, datil batzuk,ogia… Bidaia gogorra zeukaten aurretik, basamortua pasatu behar zuten ia batere urik gabe, egun argia zenean eguzki izpien azpian ezin ezkutaturik, eta gauean berriz, ikaragarrizko hotzari aurre egin behar…

 

Pasatako egoera larri horien ondorioz, Wafae gaixotzen hasi zen. Ez zen oso indartsu sentitzen eta Mohammedek ez zekien zer egin. Ez zuen arreba bakarrik utzi nahi, baina, berarekin eramateko ere nahiko traba zen. Ez zeukaten denbora asko erabakia hartzeko, gaua, heltzear zegoen eta gaua pasatzeko gordeleku bat behar zuten. Ez zuten ezer aurkitzen eta aretan zulo bat egiten hasi ziren, hotzetik babesteko. Wafae geroz eta ahulago zegoen eta Mohammed oso urduri jartzen ari zen. Ilargi beteko gaua suertatu zitzaien eta Mohammedek ezin zuen lorik egin. Ilargiaren argiari esker, urrutian herrixka bat zegoela ikustea iruditu zitzaion, ez zekien benetan zen edo bere irudimenean zegoen zerbait zen.

 

Etxeko familiak emandako gauzekin telazko lera bat egin zuen, Wafae bertan jarri eta arrastaka eraman zuen herrixkaraino. Han herri hasieran zegoen ospital txiki batera joan ziren. Ez zegoen denbora galtzerik, hango medikuak esan zuenez, Wafae desidrataturik zegoen eta sueroa jarri behar zitzaion. Gaua pasatu ondoren askoz ere hobetoago sentitzen zen, eta medikuak bertan geratzeko esan zien arren, aurrera jarraitu zuten.

 

Bonben zarata etengabe entzuten zen. Ez zekiten zer egin, Gazara bueltatu edo bertan jarraitu, gurasoak ere falta zituzten eta hauek burutik kendu ezinda zebiltzan.




 Mohammed eta Wafae nekatuta zeuden ihes egitetik, eta gurasoen bila hasi ziren. Ez zekiten nondik hasi, dena txikituta zegoen eta jendearen aurpegietan beldurra sumatzen zen. Inguruan, poliziez beterik zegoen eraikin erdi suntsitu batera sartu ziren, eta gurasoen argazkia erakutsi zieten ea pistarik edo ba al zuten jakiteko

 

-Ez zaizkigu aurpegi ezagunak egiten, eta hobe duzue hemendik ahal bezain laister ihes egitea. Berriro ere toki hau bonbardeatu behar dutela jaso dugu abixua eta…

 

Wafae eta Mohammedek elkarri begiratu zioten eta tristura handiz, baina, bertatik alde egitea otu zitzaien. Lehenik eta behin biderako jan-edanak lortu behar zituzten, egun asko zeramatzaten ondo elikatu gabe, eta gainera, Wafaek ahul egoten jarraitzen zuen. Herriaren kanpo aldera zihoazen eta etxetxo txiki bat ikusi zuten baratze batekin. Bertara inguratu ziren, jabeak ez ziren ageri, ziurrenik, hilda egongo ziren. Bi aldiz pentsatu gabe, bertara sartu behar zituzten gauzak hartu eta bidaiari ekin zioten. 

 

Ez ziren gau eta egun errazak izan. Bonben zarata barruraino sartuta zuten eta geroz eta gertuago entzuten zituzten gainera. Anai-arreben kalkuluen arabera azkenengo gaua izango zen Cis Jordaniara pasatu aurretik. Lotarako leku bila hasi ziren eta eraikin baten hondakinetan sartu ziren. Mohammedek ohitura zuen bezala inguruari begirada bat ematera joan zen, eta ustekabean…



-Mohameeeeeed!!!!

 

Bere arrebaren ahotsa zen zerbait pasatzen ari zitzaion. Korrika abiatu zen beraien lo tokira baina, han ez zen inor ageri. Bere arreba Wafae bahitu egin zuten. Mohamedek ezin zuen sinetsi. Bide guztian batera egon, eta orain beraien ametsa bakarrik amaituko zuen. 

 

Lotarako gogoak joan zitzaizkion eta bideari ekin zion bi aldiz pentsatu gabe. Hankak ia-ia arrastaka zeramatzan zuen nekearekin, baina, eguna argitzerako horrenbeste desio zuen Cris Jordania kartela ikusi zuen. Ezin zuen sinetsi azkenean iritsi zela. Bertara iristean, nora joan ez zekiela pasatu zituen ordu batzuk. Arbola baten azpian eseri zen, bero handia egiten zuen eta zituen azkenenego ur apurrak edan zituen indar pixka bat hartzeko asmoz. Denboratxo bat pasa ondoren,berriro ere, bideari ekitera zihoala, mutil koxkor bat gerturatu zitzaion.

 

-Nondik zatoz?

-Puuf esango banizu…ikaragarri bidaia luzea egin dut eta noraezean nabil. Ba al dakizu hemen lotarako tokirik aurkitu dezakedan? Edo, beste herriren batera joan beharra daukat.

-Noski baietz! Ni gazteen zentru batean bizi naiz eta han argituko dizute dena… Oso jatorrak dira eta beti laguntzeko prest daude.

 

Mohamedek, ez zeukan beste aukerarik eta bi aldiz pentsatu gabe, gaztearen atzetik joan zen. Bertako langileei pasatu zituen ibilera guztiak azaldu zizkien eta hauek noski toki bat egin zioten beste zerbait bilatzen zuen bitartean bertan lasai geratzeko.

 

Aspaldiko partez dutxa bat hartzeko aukera izan zuen, eta mahai batean zerbait goxoa jatekoa ere bai. Mahai inguruan gazte pilo bat eseri ziren bere istorio harrigarriak entzuteko asmoz, denak liluraturik geratu ziren. Urte batzuk pasa ondoren, gazte horietako bat idazlea bihurtu zen eta Mohameden istorioa idatzi zuen.