Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

LAIDA ARAMENDI IZTUETA

E Maila Prosa aipamen saria
LAIDA ARAMENDI IZTUETA

ULIAKO DAMA

ULIAKO DAMA

Bazein behin Donostian, duela 25 urte Txomin izeneko mutiko bat.Txomin oso alaia zen, begi beltzak zituen ikatza bezala, bere sudurra zabala zen mailu batek zapaldu balu bezala eta ilea marroia zuen, lokatza bezala. 

Txominek hiru lagun min zituen, Jon, Ander eta Uxue. Oso talde jatorra eta abenturazalea zen. Udarako opor egun guztietan goizean goiz geratzen ziren zerbait berria arakatzeko, eta beti zerbait misteriotsua zuten kontatzeko. Horren misteriotsuak ziren kontakizunak, inork ez ziela sinesten.

Egun batean Ander ohetik jaiki eta Txomini deitu zion. Eta honakoa esan zion Anderrek:

- Kaixo lagun! Gaur zerbait ezberdina egiteko geratuko al gara? 10:30etan udaletxean?

- Ander, ni ados nago.

- Nik eramango ditut bokatak eta ura. Eta deituko diet Jon eta Uxueri.

Han zeuden laurak udaletxe parean 10:30ak puntu-puntuan. Bakoitzak motxila bat zeraman eta barruan linterna, lupa, iparrorratza eta Donostiako mapa bat zeramaten. Orain nora joan erabaki behar zuten. Uxuek Igeldora proposatzen zuen, Jonek Urgulera, Anderrek Santa Klara irlara eta Txominek Uliara. Azkenean Uliara igotzea erabaki zuten, aurretik inoiz ez ziren egon eta. 

Ekin zioten abentura berriari. Harrituta zeuden ez zuten eta inorekin topo egin. Noski, abuztua zen eta eguraldi oso ona egiten zuen. Hortaz normala zen jende gehiena hondartzan egotea. Hitz eta pitz ari zirela maldan gora, baserri zahar bat ikusi zuten, eta bertan atseden hartzea erabaki zuten. Gerturatzean eguzki lore polit bat zegoen atean zintzilik eta ondoan egurrezko marko bat, bertan “ULIAKO DAMA” zegoen idatzita.

- Aurkitu dugu! -esan zuen Txominek.

- Zer diozu? -galdetu zion Jonek.

- Baserri honek oso misteriotsua dirudi, goazen sartzera.

- Inola ere ez. Misteriotsua ez dakit, baina oso beldurgarria dirudi! -adierazi zuen Anderrek.

- Arrazoi du Anderrek, arriskutsua izan daiteke -jarraitu zuen Uxuek.

- Ados, ba ni bakarrik sartuko naiz. Zuek kanpoan itxaron eta abisatuko dizuet sartzeko. Hori bai, bost minututan ez badut abisurik pasa, laguntza eske joan mesedez.

Txomin baserri zahar hartan bakarrik sartu zen. Baserria armiarma sarez beteta eta oso ilun zegoen. Ander izututa zegoen Txomin baserri zahar horretan egonda, bost minutu baina gehiago zihoan barruan. Uxuek oihu egin zuen:

- Txomin ongi zaude?

Txominek ez zuen erantzun. Bere lagunak kezkatuta zeuden. Jonek gogoratu zuen bost minutu pasa eta ez bazuen abisurik pasa laguntza eske joateko esan ziela. Orduan, Jon, Uxue eta Ander beheruntz laguntza eske joan ziren.

Txomin, halako batean, bera ere konturatu gabe kobazulo batean esnatu zen. Oso iluna zegoen, ez zen ia ezertxo ere ikusten. Saguzarrak nabaritzen zituen eta izugarrizko hotza. Nahiz eta beldurra sentitu, aurrera jarraitu zuen. Bat-batean, emakumezko baten algarak entzun zituen. Aurrera eta aurrera, urrutian norbait zegoela konturatu zen. Sorgin bat zen.

- Nor zara zu? Eta zer egiten duzu hemen? -galdetu zion sorginak-. Ez, ez da amets bat, erdiaroan zaude eta ni Uliako dama naiz. Zorteko zaude, hona iristen diren guztiak desio bat eskatu dezakete eta. Baina kontuz, ni ikusi nauzula ezin duzu esan, bestela, zorte txarra edukiaraziko dizut. Hortaz zure esku dago.

- Ados, nire desioa esango dizut, baina ezin dut sinetsi benetan hau gertatzen ari denik! -esan zuen Txominek erdi barrez.

- Saiatu zaitez. Begiak itxi, hamar arte kontatu eta esaidazu zure desioa.

Txominek begiak estu-estu itxi zituen, hamar arte ozen kontatu zuen eta oihu egin zuen:

- Lagunekin itzuli nahi dut!

Begiak ireki, eta berriro baserriko atean azaldu zen. Han zeuden lagunak eta baita familia ere, denak aurpegi oso arduratsuekin.

- Baina Txomin! Non sartu zara? -galdetu zien guztiek besarkada bat emanez.

- Siestatxo bat botatzen ari nintzen eta izugarrizko amets gaiztoa izan dut. Baina nahiago dut ez kontatu barre egingo didazue eta.

Denak barrez hasi ziren.

- Zu bai barregarria Txomin! -esan zion jonek.

- Tira, goazen hondartzara, hemen bero handia egiten du eta. Gainera hobeto pasatuko dugu, leku hau ez zait batere gustatzen -esan zuen Txominek.

Egun hartatik aurrera Txominek ez zuen jakin ikusi zuena ametsa zen edo benetako sorgina ikusi zuen. Hori bai, ez zion inori kontatu.