Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

MAREN GUARDABRAZO MUGIKA

E Maila Prosa 2. saria
Ni Maren Guardabrazo Mujika naiz. 2014ko Irailaren 19an jaio nintzen eta 10 urte ditut. La Salle San Jose ikastetxean ikasten dut eta LH 5. mailan nago. Nire zaletasunen artean gustokoen ditudanak hauek dira: irakurtzea, idaztea, futbolean jolastea, matematikak, natur zientziak, lagunekin egotea...etab. Ipuinaren zergatia, gizarte honetan zein gogorra den bakardadean bizi diren edota bakardadea sentitzen duten pertsona guzti horiek gogoan izatea izan da.
MAREN  GUARDABRAZO MUGIKA

DENA AMAITU DA MUXU BATEKIN

Itzuli dira neguko argi izpiak! Gaur abenduak 24a da, igande euritsua eta gela barruan lehiotik begira nago.

Eta zu?, beti pentsatzen zaitut, hostoak erortzean, loretan daudenean, izarren dizdiran, euri tanta bakoitzean, denetan…

Gaur bada zer ospa…, zure urteak, gabon gaua eta zu nire albotik joan zineneko eguna ere. Zauden toki hortatik agian, zu ere Lina maitea, oroituko zara noizean behin, aldrebes xamarra nintzela batzuetan. 

Oraindik, urduri jartzen naiz, argazki baten bitartez bada ere, zure irudia ikusten dudanean. Zenbat  oroitzen  dudan, Irailak 12 batean orain 50 urte, aurkitu gineneko lehen egun hartaz. Hamaika abentura elkarrekin, eta beti ametsetan!!!

 

Presarik gabe bizi ginen, elkarrekin bizitzaz gozatzen. Zorameneraino maitatzen erakutsi zenidan. Zer esanik ez, zure eskuetaz oroitzean, ditudan lau ile gutxi orrazten zenizkidan bakoitzean, goxotasunez sukaldatzen zenizkidan janari goxo haietaz, nola zurzitzen zenituen zulatutako arropak eta zer esanik ez laztantzen zidatenean.

Iada jakingo duzu gure seme-alabak diren Peio eta Lidiak, zu falta zarenetik zahar egoitza honetara ekarri didatela. Gure arteko harremana asko aldatu da! Famili giroan hezi genituen eta beti elkarrekin egoten erakutsi genien, baina badirudi oztopo bat izaten hasia nintzela beraien bizitzan. 

Beraien arteko eztabaidak,egunerokoan maiztasunez ematen ziren, azkenik hona ekartzea erabaki zuten arte.

Gauzak ez ziren honelakoak izango, zu hemen  egongo bazina… eztaaaa?.

Hemen nagoen honetan, egunak luzeak egiten dira. Orain arte, ez nekien zer zen edo zer sentitzen zen norbaiten hutsunea faltatzean, ezta ere zure familikoengandik urruntzean. Ez dakit nola azaldu, barrutik daramadan tristura, batzuetan amorrua, besteetan bizitzen jarraitzeko gogo falta, mina moduko zerbait… aaahhhhh!!!!!!!. Dakidana da,  ez diodala inori opa egoera hau!

- Tok, Tok, Toook!!!!!

Hara!!! norbait ate joka dabil. Afaltzera joateko ordua iritsi berri da!

Zuk garai batean ipintzen edo jazten ninduzun bezain dotore eta eder ez naiz jarri, baina… saiatu naizela iruditzen zait. Hala bada, zauden toki hortatik keinu moduko bat egidazu.

 

Beno, joan egin beharko dut. Hau betirako da,eta bizimodu eta leku berri honetara moldatzen ikasten hasi beharko dut… A zer erremedio!!!

 

Laster arte, muxu bat.



Tomas.