Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

LARRUN UGARTE MATEOS

E Maila Prosa 1. saria
Larrun Ugarte Mateos izena dut, 2013ko urriaren 30ean jaio nintzen Beasainen (Gipuzkoa). La Salle ikastetxean ikasten dut; orain 11 urte ditut eta LH6 kurtsoan nago. Anai zaharrago bat dut. Kirol gustokoena eskalada dut, eta orokorrean asko gustatzen zaidana familiarekin plan bereziak egitea da. Baita ere lagunekin herrian atera eta jolastea.
LARRUN UGARTE MATEOS

BIHOTZAREN INDARRA JARRAITUZ

Kaixo! Ni Ole naiz, 45 urte ditut eta duela gutxi gertatu zitzaidan gertakari bat kontatuko dizuet. Uste dut merezi duela kontatzea eta oso polita dela.

Hasteko, nik ez dut umerik baina baserri batean bizi naizenez, animali asko ditut, eta niretzat umeak edukitzea bezalakoa da. Ama eduki nuen, baina, 3 urte nituenean istripu bat eduki zuen bidaiatzen eta hil egin zen. Baina, zortez, aita oraindik bizirik daukat. Egia esaten badizuet, ez dut gainditu ama ez edukitzea, momentu askoetan triste jartzen nau nere aitak, baina berak ez du errua. Nire bihotzean gordetzen ikasi behar dut gertatu zitzaidana.

Hau duela 2 urte gertatu zen. Egun normal batean, etxera iristean aita ez zegoen baserrian beti bezala, denbora bat itxaron nuen, baina, ez zen agertzen. Kezkatzen hasi nintzen. Egunak pasa ziren, eta nire animali guztiak konturatu ziren ni triste nengoela, orduan, niri laguntzen saiatu ziren ni pozik ikusteko. Baina, egoera kontatu nienean konturatu ziren oso zaila izango zela zerbait egitea honen aurrean, “Baina, ez ezinezkoa”,  esan zuen ahate zaharrak. Orduan, konfiantza galdu gabe hasi ziren pistak aurkitzen. Ahata zaharra pentsatzen ibili zen eta gogoratu zen, aitatxok egunero siesta bota baino lehen, esaten zuela gauza bat egin behar zuela kanpoan. Eta informazio hau beste animaliak entzutean, txerria gogoratu zen duela gutxi bere lehiotik ikusi zuela aita erreka ondoko zuhaitz batera joaten, zerbait egitera. Orduan, beste animaliekin partekatu zuen hau ere.

Korrika batean joan ziren zuhaitz ondora eta txakurrak ziurtatu zuen zerbait usaintzen zela han. Astoaren laguntza oso baliogarria izan zen, zeren et,a lurra altxatu zuen hanken indarrez. Denbora bat behar izan zuen, baina, iritsi ziren kaxa txiki bat ikustea. Hau izan zen niri laguntza eskatu zidaten momentua. Tapa ireki eta denen artean aurkitu genuen pista bat. Kaxaren barruan aitaren argazki bat zegoen. Duela egun gutxi ateratakoa zela ikusi nuen! Horrek denei poztasun galanta eman zigun. Aita bizirik zegoen seinale bat zen. Hortik aurrera goiz eta arratsaldez jarri ginen lan egiten. Pare bat egun pasa ziren eta etxe guztia errepasatu ondoren, ez genuen ezer aurkitu. Baina, hurrengo eguna ezberdina izan zen. Oilarra esnatzean, paper zati batekin jaitsi zen teilatutik. Kordenada batzuk zeuden! Ziztu bizian ziurtatu genuen denen artean non zeuden kordenada horiek: Frantziako herri batean zeuden kokatuta.

Gauza guztiak prestatu nituen eta furgonetan sartu nituen animaliak, denok batera zoragarri antolatzen ginelako. Bidaian zehar animali guztiei eskertu nien eskeinitako laguntza guztia eta bakoitzari bere gustokoa zen janaria eman nien. Frantziara iristean, usoari esker jakin genuen nondik ibili, eta buelta batzuk eman eta gero aurkitu genuen lekua. Etxe txiki arrunt bat zen. Baina, kordenadak hor markatzen zituzten! Animali batzuk, ni bezala, itxaropena galtzen hasiak ziren. Baina ahate zaharrak atzeko aldean zegoen lehioa jo zuen bere mokoarekin. Aita agertu zen! Beti bezala bere irrifarrarekin sofan eserita zegoen. Denak bere inguruan eseri eta galdera asko egin genizkion. Horrela, jarraitu zuen:

Banekien harrituko zinetela hasieran, baina, baita ere denon artean aurkituko zenutela erantzuna. Hau zure ama eta ni gaztetan etortzen ginen txoko sekretua da. Beti izan dut gogoan eta gorde ditut elkarbanatu genituen gauzak eta argazkiak. Ole, baserrian ez dugu denbora elkar pasatzen eta denbora gehiago igaro nahi dut zu  eta animali guztiekin. Konturatu naiz asko maite nauzuela eta hemendik aurrera beste modu batera biziko gara.

Besarkada handi bat eman nion, malko batzuk botaz eta animali guztiak  ere gerturatu ziren beregana. Denok batera itzuli ginen furgonetan. Gidatzen nindoala, zerura begiratu, amari eskertu eta aitarekin geratzen zaidan denbora guztia aprobetxatzen saiatuko naizela pentsatu nuen. Horretarako da bizitza: maite dugun jendearekin ahalik eta denbora gehien igarotzeko!