Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

UNAI ETXEBERRIA LOZANO

D Maila Prosa aipamen saria
Kaixo, ni Unai Etxeberria naiz, 13 urteko beasaindarra. La Sallen ikasten dut eta nire zaletasun nagusiak igeri egitea eta pianoa jotzea dira. Mendira joatea ere asko gustatzen zait, naturaren lasaitasunaz gozatzeko. Nire ametsetako bat bidaiatzeko aukera izatea da, beste lurralde eta kultura batzuk ezagutu ahal izateko. Sari hau jasotzeak poz handia eman dit. Nire ipuinarekin gozatzea espero dut.
UNAI  ETXEBERRIA LOZANO

MENDEKUAREN ERREKA

Orain urte asko, urrutiko lurraldetan, hango erreinu boteretsuenaren erregeak bere lurraldeak bere semeei eman zizkien, bera zahartzen ari zelako. Lurralde horiek oso politak eta aberatsak ziren, elurtutako mendi altuez, laku gardenez eta espezie desberdinetako animaliez osatutako paisaiez beteak. Bi lurraldeak oso berdintsuak ziren, baina Goiko Lurraldeetara jende eta turista gehiago joaten ziren, monumentu eta eraikuntza ezagun gehiago zeudelako. Erregeak Goiko Lurraldeak seme zaharrenari ematea erabaki zuen. Xuhar deitzen zen, eta ertaina eta argala izateaz gain, ausarta eta oso jatorra zen. Ez zen indartsua, baina bai azkarra. Beheko Lurraldeak berriz seme gazteenari eman zizkion. Aitz zuen izena eta handia, indartsua eta altua izateaz gain, beldurtia eta zakarra zen. Beraien artean oso ondo moldatzen ziren eta ez zuten liskarrik izaten. Aitak lurraldeak banatu baino lehen, ama hil zitzaien, eta oso gogorra izan zenez, beraien artean ondo eramatea eta elkarri laguntzea erabaki zuten. 

Lurraldeak banatu eta gero, anaiak egunero ikusten ziren, dena ondo zihoan jakiteko eta beraien harremana ez galtzeko. Lurraldeak geroz eta aberatsagoak eta ezagunagoak bihurtzen hasi ziren, baina Goiko Lurraldeak turista gehiago jasotzen zituenez, Beheko Lurraldea baino aberatsagoa zen. Hasieran Aitzek ez zion garrantzi handirik eman eta denak berdin jarraitu zuen, baina urteak pasa zirenean bere anai nagusiarekiko zuen inbidia geroz eta handiagoa zen, arazo bat izatera iritsi arte. Aitzek bere lurraldea hobea izateko edo, hobeto esanda, bere anaiaren lurraldeak bereak baino okerragoak izateko edozer gauza egingo zuela kontuan hartuta, plan bat pentsatzen hasi zen. 

Lehenengo ideia, gerra baten bidez, bere anaiaren lurraldeak eskuratzea zen, baina ez zuen bere aita haserretu nahi, eta gainera, beraien artean laguntzea zin egin zuten. Pentsatu eta pentsatu ibili zen hilabeteak eta hilabeteak, eta azkenean ideia bat bururatu zitzaion. Bere anaia bisitatzera joaten zen batean, pozoia botako zuen anaiaren lurraldeetako mendi eta ibaietan. Pozoia eskuratzeko modurik errezena, naturako animali pozoitsuetatik edo Harri izeneko lagun bati galdetuta eskuratzea izango zela iruditu zitzaion. Hurrengo egunean bertan, bere laguna bisitatzera joan zen. Bere etxera sartu eta pozoirik bazuen galdetu zioenean, lagunak zertarako behar zuen galdetu zion. Une horretan arrazoi on bat behar zuela konturatu zen Aitz, pozoia guztiz debekatuta zegoelako lurralde haietan. Segundu batzuk geroago, etxean zuen liztor-hobi bat desegiteko zela azaldu zion. Harrik sinistu zuen, eta ispilu baten atzean zuen gela ilun batera eraman zuen. Harriz eginiko tunel moduko bat zen. Argi batzuk zeuden noizbehinka paretetan, baina oso gutxi ikusten zen. Bat-batean argi bat ikusi zen korridorearen bukaeran. Bertara iristen ari zela pentsatu orduko, lurrean zegoen zulo batetik erori zen. Garrasiak bakarrik entzuten ziren une horretan, txirrista moduko batetik jeisten ari zela konturatu zen arte. Behera iritsi eta pozoi potea bere parean zegoen. Hartu zuenean kanpora irteteko ate bat iriki zen. 

Hurrengo egunean joan zen pozoia botatzera, ez zuen hosto bat ere pozoirik gabe utzi. Aitz harro zegoen egindakoarekin eta itxarotea besterik ez zela falta pentsatzeak ikaragarri pozten zuen.  Egun batzuk geroago pozoiak kalte handia sortu zuen, baina harrigarriena, Beheko Lurraldeak kaltetu zituela zen. Aitz oso harrituta zegoen: ez zuen ulertzen zergatik, baina baratzetako barazkiak, zuhaitz eta landareak guztiz ustelduta zeuden. Beheko Lurraldeko ikerlari eta zientzialariek azkar aurkitu zuten arazoa: erreka pozoituta zegoen. Erruak barrenak jaten zizkionez, Aitzek pozoia Goiko Lurraldeetan bota zuela aitortu zuen. Orduan, bi lurraldeetako biztanleak erabat harrituta geratu ziren. Barkamea eskatzen hasi zen, baina ez zuen ezertarako balio, beranduegi zen. 

Beheko Lurraldeetako biztanleak Goikoetara joaten hasi ziren, ez baizegoen jatekorik. Aitzek hori ikusita, Goiko Lurraldeetako biztanleren batek bere etxean gelditzen utziko zionaren esperoan, galdezka hasi zen. Bazekien zaila izango zela, baina saiatu beharra zeukan. Zoritxarrez, inorrek ez zion bere etxean gelditzen utzi eta azkeneko aukera bere anaiarenga joatea zela konturatu zen. Anaiaren etxeko ate parera joan zen eta atea jo zuen. Anaia atera azaldu eta espero ez zuena esan zion:

—Aspaldiko! Zer gertatzen da? 

Aitzek ea bere etxean lo egiten utziko zion galdetu zion. Anaiak, pentsatu gabe, baietz esan zion. Aitzek ezin zuen sinetsi, egin zuenaren ondoren, anaiak bere etxean lo egiten utzi ziolako. 

—Baina nik pozoia bota nuen zure lurraldeetan —esan zuen Aitzek, harrituta.

—Baina elkarri lagunduko geniola zin egin genuen. Eta zergatik azaldu da pozoia zure lurraldeetan?

—Errekak pozoia Beheko Lurraldeetara eraman duelako.

 

Orduztik aurrera, biak pozik bizi izan ziren eta pixkanaka-pixkanaka, Beheko Lurraldeak berdetzen joan ziren eta denak lehen zegoen bezala jarraitu zuen. Beheko Lurraldeetako biztanleak beraien etxeetara itzuli ziren, turistak ere ikusten ziren… eta Aitzek ez zuela gehiago bere anaiarekiko inbidiarik izango erabaki zuen, egin zuena egin eta gero, anaien arteko maitasuna aberastasuna baino garrantzitsuagoa zela erakutsi baitzion Xuhar anai zaharrenak.