Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

JULEN SARASOLA ALUSTIZA

A Maila Prosa aipamen saria
Julen Sarasola Alustiza naiz, 16 urte ditut eta ordiziarra naiz. Jakintza Ikastolan ikasten dut. Nire zaletasunen artean kirola egitea azpimarratuko nuke. Amaitzeko, sari hau jasotzeagatik oso eskertuta nagoela esan nahiko nuke.

ISPILU GABEKO HERRIA

Mendi artean ezkutatutako herri baten sakonean, bazen Lazamendi deituriko herri berezi bat. Leku ederra zen, mendi handi, ibai urdin eta baso ikaragarriz inguratua. Halere, gauza bitxiago bat zegoen herri honetan, herritarrek ez zuten inoiz ikusi haien isla, hau da, inoiz ez zuten ispilurik izan eskuetan.

 

Orain dela urte asko, lege indartsu bat ezarri zuten, herri hartako zaharrenek: ispiluak debekatuta zeuden, izan ere, haien arabera harrokeria, jelosia eta liskarra zekartzaten  ispiluek. Hau dena ekiditeko biztanleak haien aurpegia ikusi gabe bizi ziren, ilea ukimenarekin orrazten zuten eta erropari ez zioten garrantzi handia ematen, hau da, ez ziren itxuraz arduratzen eta denak lasai bizi ziren inoren itxurari kasu egin gabe eta konparaziorik gabe.

 

Herriaren poza ezjakintasunaren ondorioa zen. Inor ez zen gehiago edo gutxiago sentitzen eta jendeak bere hitzengatik eta ekintzengatik baloratzen zuen bere burua, ez bere irudiagatik. Zoritxarrez dena aldatu zen bidaiari bat herrira iritsi zenean.

 

Bidaiariaren izena Martin zen eta urruneko herri batetik zetorren. Maleta zahar bat zeraman eskuan, barruan Lazamendiko biztanleek inoiz ikusi ez zuten objektu bat zegoen: ispilu bat, hau da, isla ikusteko objektua. Martinek aurpegia garbitzeko atera zuena, izan ere, bidaian hautsez beteta gelditu zen.

 

Herriko umeak, jakin-minez, objektu distiratsua ikustera gerturatu ziren, denak harrituta zeuden ikusitakoarekin, orduan haietako neskatxa batek, galdetu zuen:

 

-Zer da hori?

 

Martinek irribarrea egin eta ispilua eskuratu zion.

 

-Ispilu bat da. Zure isla erakusten dizu. Ikusi, hor ikusten duzuna zu zara!

 

Uxuek, ispilua eskuratu zuen urduritasun puntu batekin, eta bere bizitzan lehen aldiz, bere aurpegia ikusi zuen, dena ongi begiratu zuen, begiak, sudurra, ezpainak… Begiak zabal-zabalik zituen, harridura eta pozaren nahasketa bat gertatu zen bere buruan.

 

-Magikoa da! Ikus naiteke!

 

Albistea berehala zabaldu zen herrian, herritar batzuk korrika joan ziren haien isla ikustera, beste batzuk, berriz, urrun mantendu ziren, lege zaharra hausteko beldurrez. Laster, albistea heldu zen herriko zaharrengana, hauek larrialdiko bilera batera deitu zituzten herritarrak.

 

-Ispilua arriskutsua da--esan zuen zaharretako batek-- benetan garrantzia duena ahaztea egingo digu.

 

Baina beranduegi zen, jakin-mina piztuta zegoen Lazamendiko biztanleengan. Martinek nahigabe, herriko lasaitasun eta poz guztia mugitu eta aldatu zuen.

 

Hurrengo egunetan, herriaren lasaitasun eta elkartasuna desegiten hasi zen pixkanaka, haren isla ikusi zuten herritarrak aurpegia nolakoa zuten konturatu ziren eta haien artean konparaketak egiten hasi ziren liskar handiak sortuz. Gehiengoa, segurtasunik gabe sentitzen zen eta intseguritateak sortu ziren biztanlerian.

 

Itxura fisikoaren kritikak egiten hasi ziren herritarrak eta lehen, Lazamendin ez zen horrelakorik gertatzen. Uxue, neskatxa alai eta axolagabe bat zena, ispiluaren aurrean orduak pasatzen hasi zen bere aurpegi eta ileaz kezkatuz. Beste haur batzuk ere asko aldatu ziren, jolasak alde batera utzi zituzten, eta ispiluan pasatzen zuten eguna.

 

Egun batean, Martin nolako liskarra sortu zuen konturatu zen eta berriro herriko biztanleak elkartu zituen haiekin hitz egiteko.

 

-Ez zen nire asmoa arazo hau eragitea, baina ispiluak jada zuengan dagoena islatu besterik ez du egiten, segurtasunik gabe sentitzen bazarete, ez da ispiluaren errua, zuen barruan dagoenaren errua baizik.

 

Herritarrak isilik geratu ziren, entzuntakoan pentsatuz. Ondoren, zaharrenek hartu zuten hitza.

 

-Agian, ez genuen asmatu ispiluak debekatzean, baina garrantzitsuena erakutsi dizuegu, garrantzia duena, zuen barruan dagoela itxurak ez du axola.

 

Denborarekin, Lazamendik oreka lortu zuen berriro ere. Ispiluak ez zituzten debekatu, baina herritarrek ez zieten garrantzi handirik eman. Biztanleek bere fisikoa errespetatzen ikasi zuten eta izaerari garrantzia ematen hasi ziren.

 

Egunak pasata, Uxuek ikasitakoa partekatzea erabaki zuen. Bere lagunekin batera, toki bat sortu zuten plazan, non herritarrek haien istorio eta bizipenak kontatzen zituzten, denak ikasteko egindako ikaskuntzak garrantzitsuak zirela, plazan denak partekatzen zituzten haien arazoak eta besteek laguntzen saiatzen ziren. Nola ikusten ziren kezkatu beharrean, zer egin zezaketen bestei laguntzeko pentsatzen jarri ziren.

 

-Partekatzen ditugun hitzek edozein ispiluk baino hobe islatzen gaituzte--esan zuen Uxuek.

 

Martinek, gertatutako aldaketa ikusita Lazamendin denbora gehiago pasatzea erabaki zuen, bidai honetan besteen itxurak herriak izurra zitzakeela ikusi zuen baina Lazamendin, dena konpontzeko denok batera lan egin behar dela ikasi zuen eta harrituta geratu zen herritarrei gauzak sendatu eta konpontzeko zuten gaitasunarekin.

 

Egun batean, Martinek gertuko basoan ibiltzen zebilela, Uxuerekin egin zuen topo, ispilua eskuan zeraman baina beste era batera erabiltzen zuen, eguzkiaren argia zuhaitzetan islatzen zuen bidean argi dirdirak sortuz. Martin harrituta geratu zen eta esan zion:

 

-Zergatik egiten duzu hori?

 

-Inguratzen gaituen edertasuna ikusteko tresna izan daiteke ispilua, ez bakarrik geure burua ikusteko.

Martinek barre egin zuen, neskaren jakinduriataz ohartuz.

 

Herriko zaharrenak plazako bileretan ere parte hartzen hasi ziren ere. Gaztetako istorioak kontatzen zituzten, noizbait ispiluak arriskutsuak zirela zergatik uste izan zuten azalduz.

 

-Harrokeriak suntsitu zuen gure herria aspaldi-azaldu zuen haietako batek-.Horregatik debekatzen ditugu ispiluak, baina orain konturatu gara, arazoa ez dela ispilua ezta norberaren isla ere, arazoa pertsonek buruan dutena da.

 

Zaharrenak gutxitzen joan ziren eta agintari berriak behar ziren, denek ikusten zuten Uxue agintari berrietako bat bezala, eta beste batzuekin batera ideia horrekin agintariak egiteko ametsarekin izan ziren.

 

Uxue hazi egin zen eta herriko agintari bihurtu zen Lazamendin. Ordurako, ez zuen esku artean Martinen ispilua, baina betirako gogoratuko du, Martinek eta ispiluak irakatsitakoa, garrantzitsuena pertsonen barruan dagoena da, itxurak ez digu ezer esaten eta garrantzitsuena izaera da. Gainera, herriko denek ikasi zuten hori. 



Egun batean plazako bilera batean Uxuek esan zuen:

 

-Ez du axola kanpotik nola ikusten dugun elkar. Garrantzitsuena besteei irakatsi eta laguntzea da, hau da, gure izaera erakustea eta arazoak konpontzen laguntzea.

 

Herriak txalo egin zuen, eta Martin, jendearen atzetik entzuten ari zela, berak eta bere ispiluak lortutakoaz harro zegoen eta berak zuen helburua baino askoz ere handiagoa lortu zuela ulertu zuen. 

 

Eta horrela, Lazamendiko herriak, bere ideiarekin leial eta aurrera jarraitu zuen. Pertsonak seguru sentitzen ziren leku bat zen, eta denak pozik bizi ziren, ez ispiluan ikusten zutenagatik, inguratzen zituzten bihotz eta pertsonengatik baizik.

 

Urteekin, Uxuek herritarrei ispilua nola erabili eta ikusi irakatsi zuen, eta denei esaldi bat ikastea egin zien, “gure isla gure itzala besterik ez da, baina gure ekintzak, horiek dira gure benetako isla”. Lazamendi herria jakinduria eta poztasun handiz jarraitu zuen eta bidaiari asko pasatzen ziren, haien isla eta bizitzarako irakaspenak eskatuz. Martinek agurtzean, esaldi bat utzi zuen, ispilurik argiena bihotza da zioena. Uxuek poztasun handiz irakurri zuen esaldia eta aurrera jarraitu zuen bakoitzak beren bizitzarekin, eta biek argi zuten, ez zutela inoiz ahaztuko herrian ikasi eta bizitakoa.