Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

DUNA URTEAGA JAUREGI

B Maila Olerkia 1. saria
Duna Urteaga Jauregi naiz, 2009. urtean jaio nintzen. Idaztea eta irakurtzea oso gustuko ditut, eta txikitatik aritu izan naiz idazlanak egiten. Egia esan, lehen aldia izan dut olerkiaren munduan murgiltzen, eta gustura aritu naiz. Azkenik, idaztea gustuko baduzu, ziurrenik, modalitate gehienak disfrutatuko dituzu. Olerkia berria izanagatik ere, ez zait ezberdina egin; izan ere, bertso eskolara joan ondoren, ez zait horren arraroa egin. Idazten aritzeko pentsalaria izan behar duzu, eta zure ideia horiek paperean adierazten jakin, eta jada asko pentsatzen dugunok, ideia horiek paperera moldatzen dugu lana. Benetan lan polita da. Aurtengoan bertsotan parte hartzeko denborarik gabe gelditu naiz, baina hurrengo urtean ere parte hartuko dut, eta espero dut hiru modalitateetan parte hartzeko aukera izatea. Idazteaz gain, noski, zaletasun gehiago ditut, eta antzerkian zein futbolean aritu izan naiz txiki txikitatik. Eta zaletasun horiek guztiak disfrutatzen jarraitzeko aukera izatea espero dut.
DUNA URTEAGA JAUREGI

OINATZAK

Hitzak pertsona txikiak dira,

buruan zehar tipi-tapa ibiltzen direnak.

Batzuek energia gutxi dute,

eta tipi-tapa berehala nekatzen dira.

Baina badira energia asko dutenak ere, 

eta tipi-tapa badirudi inoiz ez direla nekatuko.

 

Eta han doaz buruan zehar tipi-tapa,

zapaldutako leku orotan oinatzak utziz.

Eta hitzek tipi-tapa jarraitzen duten bitartean,

tipi-tapa pentsatzeari ezin utzi.

Pentsatzearekin batera, tipi-tapa,

hitzak indartuz doaz,

berriro ere tipi-tapa oinez jarraitzeko.

 

Beraz, han doaz tipi-tapa oinez,

buruan zehar milaka hitz,

tipi-tapa oinatzak utziz.

Eta tipi-tapa jarraitzen dute,

badirudi inoiz ez direla nekatuko.

 

Burua berriz jada nekatu da,

tipi-tapa hitzak soinean oinez eramateaz.

Baina hitzek, tipi-tapa, oinatzak utziz jarraitzen dute.

Eta tipi-tapa oinatzak min egiten hasten dira,

tipi-tapa, oinatzak oinaze bihurtu arte.

Izan ere badira oinatza oinaze bihurtu arte,

tipi-tapa jarraitzen duten hitzak ere.