D maila

MARIA AROCENA MARGARETO

D Maila Prosa 1. saria
Ni Maria Arocena naiz. 2009ko uztailaren 6an jaio nintzen Beasinen. Nire denbora-pasa gustokoenak musika entzutea eta dantzatzea dira, Euskal dantzak gogokoak ditut eta batez ere makil joko nagusia. Nire ikasgai gustokoenak gizarte, euskera eta lengua dira eta idaztea ere asko gustatzen zait
MARIA AROCENA MARGARETO

1182

  1182

BOOM…BOOM…! 

Eta berriro isiltasuna. 

40 minutu pasa dira, iluntasunean belaunak besarkatu eta begiak ahal dudan gogorren itxi ditut, amets gaizto honetatik noiz aterako garen itxaroten dudan bitartean. Ordu bat. Urrunean, haurtxo baten negarrek isiltasuna puskatu dute, bi zatitan, gure bihotzak orain dela hilabete batzuk bietan zatitu ziren bezela.

Beti esaten dut gure zoriontasunak kaduzidade data bat izan zuela. Bai, kaduzidade data bat, hozgailuan izaten genituen limoizko jogurtak bezala, hainbeste gustatzen zitzaizkigun yogurt horiek… Gure azalean, Otsailak 24 betirako markatuta geratuko zen, tatoo bat izango balitz bezela, betirako…

Gogoan dut orain egun horretan etxera iritsi nintzenean zegoen usain goxoa. Amak, amonaren errezatarekin egindako magdalenak egin berri zituen, eta prestatzen zituen  egun guztietan bezela, gurina eta irinaren nahasketa horretatik ateratzen zen  usaniak etxeko bazter guztiak betetzen zituen. Natalka eta biok beti hasarretzen ginen magdalena horiengatik. Ea zeinek gehiago jan.

Orduan aita sartu zen, eta bere aurpegiak bakarrik hitz egiten zuen. Beldurrak bere aurpegiko zimurrak bikoiztu zituela zirudien, bikoiztu? Agian hirukoiztu. Bildurra; Natakak eta biok, gaueko amesgaiztoek alde egiten uzten ez gintuztenean sentizen genuen sentimendu hura  eta egunak pasatu ahala areagotzen joan den sentimendua, berarekin bizitzera behartu gaitun amesgaiztoa izango baliz bezela. Gurekin bizi da orain eta areagotu egiten da  Levedyngo “San Nicolás” elizako kapainak jotzen duten baikotzean, orain dela ordu batzuk bezala…

 

Lau ordu. 

Oraingoan ere hegazkiak berriz gertu pasatu dira. Agian bi ziren, edo hiru. Beraien hegoek zeharkatzen naute berriro. Belaunak gehiago besarkatu ditut, eta berriz ere aita etorri zait burura. Aitarekin pasatzen genituen orduak faltan somatzen ditut, etxe pareko parke zatarrean pasatzen genituen orduak, amaigabeko udako egun luze horietan. Etxeko lehiotik begiratzen dudan bakoitzean, han ikusten dut parketik gelditzen diren lau burniak, egun horietaz gelditzen zaizkigun zatitxoak bezalakoak dira, erdoilez beteak. Aitak, liskarrak hasi ziren momentuan bertan egitekoak zeintzuk ziren argi zuen. Ez zigun ezer esan, baina guk berak ezer esan gabe dena genekien, Azalpen gutxi ematen dituen pertsona da aita, eta horrela egin zuen. Azalpen gutxirekin  gerrateari eskua eman, zion aspaldi espero zuen lagun bat izango balitz bezela. Eskua eman zion eta gureak askatu.

 

8 ordu.

Aitaren irudiak alde egin dit. Begiak iriki ditut. Hor dago Natalka, nire begirada iluntasunean bilatzen. Bere begi urdinak nereak bilatzen, orain dela 6 urte lehen aldiz egin zuen bezela. Nere ondora etorri da eta nire besoa bere gainetik bota du, babes bila. Horrela pasatu dugu denbora handi bat beldurpean eta iluntasunean murgilduta, fluoreszente bakar baten argipean. Haurraren negarrak berriro entzun dira.

Ez dakit  orain dela zenbat ordu sartu garen zulo honetan. Kanpaiak jo dituztenean, genuenarekin etxetik atera gara, azken asteko 3 egunetan bezela. Argi dugu noiz ateratzen garen, bueltatu? inoiz ez. Hegazkinak berriz ere entzun ditugu, baina oraingoan urrutiago. Aldamenetara begiratu dut. Inguratuta gaude. Emakumeak, umezurtzak, famili osoak… gerra baten uzten dituen aztarnak gara. Bakoitzak bere istorioa bizkarrean daramala, geroz eta pisu haundiagoarekin…

Annak semea galdu du eta, ahal duen tokitik indarra ateraz, gurasorik gabe geratu diren haurrei ipuintxoak kontatzen dizkie zulo honetan orduak goxoago pasatzeko.

Anastasya haurdun dago. David hurrengo udaberriak jaioko da. Natalka eta niri asko gustazen zaigu bere sabela ikutzea. Noizbehinka Davydek ostikotxoak jotzen ditu heriotza nagusi den garai batean bizia dagoela erakutsi nahiean…

BOOM!!

Isilatasuna.

Denbora asko pasa da. Kontua galdu dut. Gure arteko begiradetan nekea da nagusi. Natalkaren eskuak nereak berriro bilatzen dituzte. Gure malkoak, eta haurren negarrak berriz ere agerian.

Badirudi kanpoan egoera lasaitu egin dela. udaletxeko kanpaiak berriro jo  dituzte. 

Ateratzen hasi gara. Eguneko argiak gure begiekin talka egitean hauek zimurtu egin dira. Berotasuna sentitu dut azalean. Begiak argira berriro ere egin direnean, bista altxatu dut eta Levendyn ezezagun batez jabetu naiz. “San Nicolás” elizako dorrea zutik gelditzen den gauza bakarretakoa da. Eskola, kale eta parkeetako lorategien arrastorik ez. 

Orduak pasatu dira. 

Natalka eta biok atzean utzi dugu Lebedyn. Autobus batera igo gaituzte. Gure etxea zenaren ondotik pasatu gara. Aitarekin orduak pasatzen genituen parkeko lau burniak zutik eta erdoildurik jarraitzen dute. Lebedyn atzean utzi dugu eta horrekin batera gure bizia, gure oroitzapenak…. Bidean gaude, guzti hori atzean uzten, eta bizi berri bati eskua luzatzen, oraingoan,  1182 km-etara.