D maila

NORA ALCALDE MAHAVE

D Maila Prosa aipamen saria
Nire izena Nora Alcalde da eta 13 urte ditut. Bi anai ditut, Marko eta Iakes. Nire ama Itziar deitzen da eta nire aita Juan Carlos. Beasaingo La Salle San Jose ikastetxean ikasten dut. Asko gustatzen zait kirola egitea eta marraztea. Nire kirol gustukoenak padela eta futbola dira. Nire lagunekin denbora pasatzea asko gustatzen zait ere. Komediako pelikulak dira gehien gustatzen zaizkidanak.
NORA ALCALDE MAHAVE

30 EGUN ISILIK

30 EGUN ISILIK



“- Iritsi gara” Iritsi gara esan du aitak. Iritsi gara korapil honen amaierara, iritsi gara dena esateko egunera, iritsi gara. Hilabete bat, hilabete oso bat ezer esan gabe. Gaur da eguna, dena esateko eguna, lasai lasai geratzeko eguna. Oso nekatuta nago, egun hau amaitzeko gogoz,  lasai lasai lo egiteko gogoz. Inoiz ez nuen pentsatuko pertsona batengatik hilabete oso bat inorekin hitz egin gabe egongo nintzenik, ezer esan gabe, lo egin gabe.

 

Azaroak 1, astelehena

Berriz eskolara joateko ordua iritsi da, eta beti bezala berandu noa. Han dago Mikel, niri itxaroten, beti bezala. Elkarrekin goaz beti eskolara, asteburuan egindakoa komentatzen. Eskolara iritsi gara, sartzean, futbolean jolasten egon gara txirrina jo arte. Txirrina jotzean, klasera igo gara eta matematika geneukan lehenengo orduan, Mikelek gorroto du matematika, niri asko gustatzen zait berriz. Orain dela bi asteko azterketen notak esan ditu altuan, “John lau bat, errepikatu beharra daukazu. Sara hiru bat, zuk ere errepikatu beharra daukazu. Unai hamar bat, espero dut noizbait guztiok bera bezalako notak ateratzea” Hori esan eta gela guztia niri begira jarri da gorroto aurpegiarekin, eta nik zer egin jakin gabe.

 

Azaroak 2, asteartea

Gaur ere berandu atera eta Mikel ikusi dut eskolarako bidean. Korrika atera eta berarengana irtsi naiz. Bide osoan, Mikel oso isilik joan da. Ez nekien zergatik, pentsatu dut bere mugikorra edo ordenagailua puskatuko zuela edo antzeko zerbait, beti jolasten dago eta. Ez diot garrantzi askorik eman. Eskolara iritsi gara. Denak borobil batean zeuden hitz egiten, ni ikusi eta barrezka hasi dira, niri buruz hitz egiten egongo balira bezala. Mikel baztertu eta komunera joan da, ezer esan gabe. Atarira jaitsi gara, eta ni beti bezala Mikelengana joan naiz. “Kaixo Mikel” esan diot, eta bera berriz ere joan egin da. Eskola bukatzean ere elkartu egiten gara, baina gaur ez dit itxaron. Bakarrik joan naiz etxera.



Azaroak 3, asteazkena

Etxetik atera eta “non dago Mikel” esan dut. Oso arraroa da ez itxaro izana. Oso arraro zegoen atzo, baina gaur ere? Eskolara iritsi naiz, bakar bakarrik. Gelara sartu, eta han zegoen, gorroto nauten pertsonekin barrezka. Bera ikustean, harrituta geratu naiz, ezin  nuen sinetsi.  Berak ezer esan gabe, ikusiko ez banindu bezala,  barrezka jarraitu du. “Zer Unai, mukiak jaten” esan du batek. Hori esan eta denak barrezka berriz. Beraiengana gerturatu eta mugikorrean nire argazki bat mukiak jaten ikusi dut. Korrika komunera joan naiz. Negarrez hasi naiz gelditu gabe. Inoiz ez nuen pentsatuko nire lagun hoberenak argazki tontoaren batengatik, ni bakarrik uztea. Klaseak amaitzean, etxera joan naiz oso azkar, goiko kaletik joan naiz, ez nuen nahi ezagutzen nauen inork ni negarrez ikustea. Iristean, ezer esan gabe, ohean sartu naiz. Lo geratu naiz berehalaxe, meriendatu gabe eta afaldu gabe. Gauean esnatu egin naiz, Mikelek egindakoa buruan daukat oraindik, eta oso minduta nago. Nire ama etorri da jaikita zergatik nagoen galdetzera, harrituta dago. Oso ondo egiten dut lo gehienetan. Nik amets gaiztoak ditudala esan diot, gezur galanta.

 

Azaroak 4, osteguna

Gosariko Cola Caok tripetako mina jarri didala eta ezin naizela eskolara joan esan diot amari, baina behartu egin nau. Patioara iristean berriz ere Mikel bere lagun berriekin ikusi dut, gaur ere barrezka. “Etorri” esan dit batek. Gerturatu egin naiz eta bere mugikorrean argazki gehiago erakutsi dizkit. Argazki horiek Mikelek zituen bakarrik. “Lasai, seguru nago argazki hauek nahi dituzula, sare sozialetara igoko ditut” hori esan eta mugikorra kentzen saiatu naiz, baina hartu naute eta jotzen hasi dira. Mikelek ere ostikoren bat jo dit. Gaur ere etxera joan naiz, baina atzo baino okerrago, gorputz guztia zauriz beteta, hezur guztiak puskatuta izango banitu bezalako sentsatzioarekin. Gaur ere ezin izan dut lo egin. Nire amari gezurra berriz ere, amets gaiztoak direla, besterik ez.

Hilabete osoa egon naiz, nire bizitzako hilabeterik luzeena, eskolara joan, parreak, ostikadak, bazterkeriak jaso, eta etxera. Gauean esnatu, lo egin gabe egon, Mikelek egindakoari buelta asko eman, eta nire amari gezurra esan.




Azaroak 30, larunbata

Gaur asteburua da, lasai lasai geratuko naiz etxean, kalera irten gabe. Baina nire ama gelan sartu, pertsiana gora altxa eta plan guztia bertan behera utzi du. “Unai, gaur Donostiara goaz, bisita bat egin behar dugu. Zerbait gertatzen zaizu eta kezkatuta gaude, guri esateko gai ez zara eta horrela ezin dugu jarraitu” esan du amak. Ez dut oso ondo ulertzen zein den asmoa, baina haize pixka bat hartzea hobea izango dela pentsatu dut. 

Donostiara iritsi gara, baina ez hirira, kanpoaldean dagoen eraikin oso handi batera. Eta han zegoen, nire zain irribartsu. Eraikin oso handi  eta polit baten aurrean dago, Txara Psikologia zentrua jartzen du ate gainean,  handian, oso-oso handian. “Hau Karmele da, psikologa da, zuri laguntzeko prest dago, kezkatzen zaituena esan, eta lagundu ahal izango dizu, prestatuta dago horretarako.” esan du aitak. Irribarre handi-handi bat jarri zait aurpegian, aspaldiko irribarrerik handiena. Hilabete bat geroago norbaiti kontatu ahal izango diot gertatzen zaidana  eta lasai geratu. 

“Agur!” esan dit Karmelek bukatutakoan. Bulegotik atera naiz eta beste pertsona berri bat naizela iruditzen zait. Oso pertsona alaia, konfiantzaz betea eta lasaia. Segidan nire gurasoengana joan naiz besarkada handi-handi bat ematera. “Aita, ama, eskerrik asko!” esan diet oso alai. Hurrengo astean Karmelerengana bueltatzeko gogoz nago, lagunduko didala iruditzen zait. Ospatzeko Donostira joan gara bazkaltzera, nire jantoki gustokonera. 

 

Abenduak 2, astelehena

Berriz ere eskolara, baina niri bost axola dit esaten dutena. Lagun gabe geratu naiz, baina, nigan konfiantza edukitzen ikasiko dut Karmeleren laguntzarekin. Mikelek ez nau ia begiratzen, beretzat okerrago. Seguru berak pasatuko duela ni baino okerrago.