D maila

Amets Zubizarreta Etxaniz

D Maila Bertsoa 2. saria
Ni Amets Zubizarreta Etxaniz naiz, eta 13 urte ditut. Beasaindarra naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait. Irakurtzea eta idaztea gustuko ditut eta bertsotan ere jarduten naiz. Musika ere asko gustatzen zait. Lehiaketa honetarako sortu ditudan ipuina eta bertsoak gustatuko zaizkizuela espero dut
Amets Zubizarreta Etxaniz

Putreak kabian

Doinua: Badira hiru aste

 

 

Semea da nik dudan altxorra

eta bizitzeko grina,

nahiz eta errealitateak 

gehienetan eman mina,

etxearen errenta zenbat dan

ezin duzu imajina,

putre-funtsak sartu zirenetik

egoera da gordina

 

 

Putreak sartu zaizkigunetik

dana dute garestitu,

30 egun pasa dira

esan zidanetik aittu,

azken hila izango da zutzat

ezin baduzu pagatu,

zure familikoak  berriro

ezingo zarete sartu



Lo egiteko aterperik ez

kale gorrian botata,

semearekin bakarrik nago

beste inor ez daukat ta,

lanetik ere bota nautenez

jada ez daukat soldata,

bizitzan gaizki egindakoak

buru barruan jiraka



Etxe gabe izango ginela

zeinek esango liguke!

Hilabete batean bizitza 

asko aldatu daiteke,

etxebizitza bat izateak 

eskubide behar luke,

baina oinarrizkoena ere 

ukatu egiten dute