D maila

MANEX MARTIN MUNDUATE

D Maila Prosa aipamen saria
Ni Manex Martin naiz, 14 urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Anaia bat daukat ni baino urte bat gaztegoa. Beasaingo La Sallen ikasten dut eta aurten DBH2 egiten ari naiz. Zaletasun asko ditut eta horietako batzuk hauek dira: futbolen jokatzea, irakurtzea, musika entzutea, lagunekin egotea, familiarekin denbora partekatzea… Ea ba nire ipuina zuei ere gustatzen zaizuen!
MANEX MARTIN MUNDUATE

BELDURRA

_Zein da zure izena? 

_Mikel naiz aita, zure semea. 

_Non dago Rosa? 

_Ama duela bi urte hil zen. 

2018ko Otsailaren 14a, astelehena

Gaur ez dut idazteko gogo handirik. Amak marraztutako koadroa zakarrontzira bota. Egilea zein zen ez omen zen gogoratzen. Nire barrenean zerbait apurtu da. Bihartik aurrera pertsona bat bilatzen saiatuko naiz. Aitak laguntza behar du. Eta ez, hiru anai-arreben artean ezin dugu moldatu. Egunerokoan kateaturik bizi gara. 

2018ko Otsailaren 15a, asteartea

Ez da hain erraza. Saiatu naizen arren, ez dut inor aurkitu. Bila jarraitu behar. 

2018ko Otsailaren 16a, asteazkena

Goizeko 7:00etan Hondarribiko aireportura joan naiz nire arrebaren bila.  Ainara Madrilen bizi da eta bertan egiten du lan. Goizeko  9:00etako etxera iritsi gara, Getariara. Ainara ez dago ziur aita zainduko duen Maria egokiena ote den. Maria Kolonbiarra da, baina ez da horregatik. Hazi ginen etxean ama ez den emakume bat ikustea, arraroa da oso. 

2018ko Otsailaren 18a, ostirala

Donostiako psikiatrikora joan gara gure anaia nagusiena  bisitatzera. Droga alu horiek!  Ainara eta biok ezin sinistuta geratu gara  Sebastian Gartzia gure anaia poliziaren zaintzapean dagoela esan digutenean. .. zer egingo ote zuen oraingoan!!!

2018ko Otsailaren 21a, astelehena

Mariarekin lehen harremana hotza izan zen. Baita bigarrena ere. Ainarak ez dio begirada samurra bota. Etxera eraman dugu aita ezagutu dezan. Malkoak sumatu ditut Ainararen begietan. 

2018ko Otsailaren 22a, asteartea

Egun bereziak izan dira hauek. Mariak aita ezagutu du eta etxean geratu da bizitzen. Hasieran arraroa egin zaigu denoi bera etxean egotea. Ez dut gezurrik esango. Hilabeteak pasa ahala egoerara ohitzea espero dugu.  María ere oso urduri dagoela nabaria da.  Ez da ez berarentzat ere erraza… nola bestela?

2018ko Otsailaren 24a, osteguna

Sebastianek bere buruarekin nahikoa lan badu.  Aitaren egoera azaldu nahi genion,  baina nahastuta dagoenez, ez digu kaso askorik egin. Beste behin, ezin dugu berarekin kontatu. Aurrerantzean aitaren berri justua emango diogula erabaki dugu. 

2018ko Maiatzaren 1a, ostirala

Denbora da idazteko denborarik izan ez dudala. Maria lagungarria bada ere, aitaren gaixotasunak Ainararen eta bion bizitzak jan dizkigula sentitzen dut. Aita joan da, bai guk ezagutzen genuen aita behintzat. Ez gaitu ezagutzen. Ainarak Madrila itzuli behar izan zuen eta ni… ni bakardadeak irentsi nau. 

_Aita, ongi zaintzen al zaitugu?

_Ez dut hemen egon nahi.

_ Inoiz ez nizun esango maite zaitudanik?

_ Nor zara zu?

2018ko Abuztuaren 16a, igandea

Dugun une bakoitza ilusio eta itxaropen handiz bizi behar genituzke. Denbora etenik gabe pasatzen zaigu. Sebastianek ezin izan du hileta elizkizunera etorri. Berdin du, aspaldi joan zen aita. Ainarak ere badaki hori. Elkarri eskua eman eta hilerriko bideari ekin diogu.