D maila

ALAIN GOIKOETXEA ITURRIOZ

D Maila Bertsoa aipamen saria
Ni Alain Goikoetxea Iturrioz naiz eta 13 urte ditut. Beasaindarra naiz. La Salle ikastetxean ikasten dut. Futbolean eta pilotan jokatzea gustuko dut. Musika entzutea ere asko gustatzen zait. Bertso hau egiteko munduan dauden bidegabekerietan inspiratu naiz. Ea gustukoa duzuen!
ALAIN  GOIKOETXEA ITURRIOZ

ITXAROPENA

Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak MIKEL LABOA

ITXAROPENA

 

Urruti dagoela dirudi,

baina gertu bihotzetan.

Odol asko ikusten da hortik,

hildakoak zerrendetan.

Gauza asko esaten ditugu

badirudi ametsetan.

Hainbat lelo entzuten ditugu,

gehienak gure ahotan. 

 

 

Buruek guztiaren gainetik                  

guztiz nahi dute botere.                  

Beraien helburu bakarra

da dirua ta ohore.

Behin eta berriz, nekerik gabe,

bere astoari arre!

honek guztiak sortarazten dit

amorrua eta haserre!

 

 

Ez genuke nahi haruntza joan

nagusi baita beldurra.

Hangoen begirada tristeek

isurtzen dute negarra.

Albistegietan argi dago

zabaltzen duten oharra.

lLaguntza zabalduko diegu,

badute eta beharra!

 

 

Egunak eta gauak badoaz,

liskarrak etenik gabe.

Entzuten  dugun guztiarekin

denok dugu atsekabe.

Ea gu guztion ametsa den

etorkizun berri hobe.

Onena izango litzateke

gatazkak gerrarik gabe.