D maila

Izadi Furundarena Agirre

D Maila Bertsoa 1. saria
Izadi Furundaren Agirre naiz. Orain hamabi urte Araman jaio nintzen, eta Beasainen bizi naiz gaur egun. Beasaingo Ikastolan DBHko lehen maila egiten ari naiz. Dantzan arina eta trikitxa jotzea gustoko dut, baita ume txikiekin jolasean eta zirikan ibiltzea ere, hitzekin jolasean.
Izadi Furundarena Agirre

Dantza

Doinua: Frantses euskaldun bat

 

Gorputz barruko emozioak

kanpora ateratzeko

yoga, pilates, erlaxazio

bada zer aukeratzeko.

Begiak itxi, arnasa hartu 

dena dugu probatzeko

gure bidea egin dezagun

onena aukeratzeko.

 

Musikaren notak entzutean

gorputza hasten zait dantzan

oin-zangoen mugimendua

erabateko balantzan.

Barruko min, poz ta haserreak

denak nahastuta zebiltzan

musika amaitzen denerako

lasaitzeko esperantzan.

 

Hemen duzue gomendioa

zuek jartzeko praktikan

gorputza aska eta mugitu

hasi arte izerditan.

Barruan diren sentimenduak

jarri artean kitzikan

eguna ondo amaitutzeko

ez da ezer hoberikan.

 

Jarri musika ta egin dantzan

nahiko zenukeen moldean

kalean, plazan, antzokietan,

bakarrik edo taldean.

Barruari kasu egiozu

esaten dizun bidean

nota bakoitza marraztuko da

modurik ederrenean.