EZAUGARRIAK

Kale aza, aza familiako landarea da: izan ere, aza kizkur mota bat da. Duela gutxi arte animaliak elikatzeko erabiltzen zena. Gaur egun, giza kontsumorako erabilera asko hazi da, eta irabiaki edo plater ugaritan ikusten dugu, batez ere beganoetan edo detoxetan.

PROPIETATEAK ETA ONURAK

  • Balio kaloriko baxuko barazkia da, bere konposizioan ur proportzio handia duelako. 100 gramoko 45 kcal inguru ditu.
  • Kaltzioaren, zinkaren, burdinaren  eta potasioaren iturri bikaina da.
  • Bitamina ugari ditu: A,C, E eta K.
  • Zuntz eta proteinetan duen aberastasunagatik eta energia-ekarpen txikiagatik, kalea oso elikagai gomendagarria da  organismoa pisua galtzeko dietetan asetzeko.
  • Arrisku kardiobaskularreko faktoreak murrizten lagun dezake, batez ere, probatu delako gehigarri gisa hartzeak kolesterol ona edo HDL igotzen laguntzen duela eta kolesterol txarra edo LDL txarra murrizten, eta, horrela, indize aterogenikoa gutxitzen da eta organismoaren profil lipidikoa hobetzen dela.
  • Kirolarientzat elikagai ona da, indar antioxidatzailea duten mineral eta bitaminetan duen aberastasunagatik, esfortzuaren ondoren elektrolitoak birjartzen lagun diezagukeelako.

ERREZETA

KALE AZAREN VICHYSSOISE-A

OSAGAIAK

  • Tipulin 1
  • 8-10 kale aza hosto
  • 2 porru
  • 250 ml hezur-salda
  • 250 ml esne-gain
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatz eta piperbeltz pixka bat

PRESTAKETA

Kale aza hostoak ondo garbitu, zurtoina kendu eta gorde egingo ditugu.

Tipulina fin-fin txikitu eta lapiko batean jarri, su ertainean, oliba-olio pixka batekin eta gatz pixka batekin.

Porruak garbitu eta xaflatan moztu. Zartaginera gehitu.

Tipula eta porrua 5-8 minutuz urreztatu eta ondoren kale aza Minutu pare batean mugitu zaporeak nahasteko.

Hezur-salda gehitu, astindu pixka bat, eta dena egosten utzi 15-20 minutuz.

Esne-gaina gehitu eta nahasketa guztia pare bat minutuz mugitu.

Azkenik, nahasketari gatz pixka bat eta piperbeltz pixka bat gehitu eta ondo irabiatu, nahasketak pikorrik ez izan arte.