Araudiak

  GAO 2016ko apirilaren 4a. 61 Zka.

2016ko mar­txo­aren 22an, Udalba­tza Osoak egindako ohiko bileran legeak ezar­tzen duen quorumarekin emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako udalaren ondorengo protokoloa onartu zuen:

SARRERA

Honako dokumentu hau, Eudelen gomendioak oinarri hartuta Beasaingo Udalak sortutakoa da.      

Indarkeria kasuen aurrean Udalaren eginbeharra lau ataletan banatu da:

  1. Politikarien jendaurreko adierazpenak.
  2. Hedabideekiko harremana eta emakumeen aurkako indarkeriaren berri ematea.
  3. Biktimarekiko eta bere ingurukoekiko harremana bidera­tzea, sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria agerpenak gerta­tzen direnean.
  4. Sexu-erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria agerpenak gerta­tzen direnean mobiliza­tzeko deialdiak egiteko prozedura.

1.  Politikarien jendaurreko adierazpenak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean

Honako hau ain­tzat hartuta

  1. Jendaurrera zabal­tzen diren emakumeen aurkako indarkeria kasuen aurrean Udaleko politikariei adierazpena egiteko eskatu ohi zaie (herio­tzak, sexu-erasoak, kalean edo etxe­bizi­tze­tan izandako erasoak, auzokideen artean ezagunak diren eta zabaldu direnean, eta abar).
  2. Adierazpen horiek oso garran­tzi­tsuak dira herritarren artean emakumeen aurkako indarkeria gai­tzes­teko kultura sor­tze­ari begira.
  3. Udalerrietan arin hedatu ohi diren informazio fal­tsuei eta esamesei aurre egiteko bide egoki bakarra, ­batzuetan, adierazpen horiek egitea izaten da.
  4. Kontutan izan beharrekoak.
  5. Berdintasun sailak ida­tziz zein ahoz prestatu behar ditu politikariek agerpenetan azpimarratu beharreko ideia nagusiak:
    • Erasoa testuinguran koka­tzea. «Gertaera» ­hitza edota hitz egiten duenaren «harridura» erakusten duten adierazpenak desagertu egin behar dira. Erasoak indarkeriaren aurkako borrokan eta tokian tokiko berdintasunaren aldeko politiketan kokatu behar dira.
    • Eraso guztiei garran­tzia ematea. Eraso baten berri daukagunean, ezagutuko ez ditugun eta isilpean geratuko diren bestelako eraso asko ere badaudela azpimarratu behar da. Izan ere, gizartean emakumeak «errudun­tzat» ­jotzen dituzten mito eta aurreiri­tzi ugarik oraindik gaur egun ere badiraute. Beti azpimarratu behar da, emakumeak ez direla jasaten duten indarkeriaren eran­tzule; indarkeria hori ez da euren erruz gerta­tzen, eta horixe da azaldu behar duguna, lekua, ordua, eraso­tzailearekin duten harremana eta bestelako daturik kontuan hartu gabe.
    • Indarkeriaren eran­tzu­lea indarkeria erabil­tzen duena baino ez da. Erasoak leku guztietan azal­tzen direla azpimarratuko da. Oso zabalduta dago leku «arrisku­tsuez» hitz egiteko joera. Edonola ere, hori garran­tzi­tsua da espazio publikoei baldin­tza hobeak eskain­tzeko, emakumeen­tzako hiri eta herri seguruak eraiki­tze aldera. Dena dela, erasoak leku ilunekin edota bazterrekin ­lotzen dituen mitoa indar­tzea ekidin behar da. Horrelako lekuetan erasoak izaten diren arren, ­etxean ere gerta­tzen dira, tabernetako komunetan, jaietako txos­netan, lantokietan.leku guztietan. Honela, bada, leku arrisku­tsuak desager­tze­ari garran­tzia emango diogu, baina kale iluna/emakumeenganako erasoa kausa-efektuaren ideia indartu gabe.
    • Behin eta berriz azaldu eraso­tzaile-profil zeha­tzik ez dagoela. Honi dagokionez, aurrerapauso handiak eman diren arren, emakume guztiok eraso ­matxista baten biktimak izan gaitezkeela eta eraso­tzaileen artean gizon-mota jakinik ez dagoela ezpimarratu behar da. Ez dugu inoiz biktimaren zein eraso­tzailearen nazionalitatea aipatuko; izan ere, gehienetan, atze­rritarak direnean baino ez dugu egiten.
    • Indarkeriaren aurkako aurrerapausoak nabarmendu. Garran­tzi­tsua da politikariek, emakumeen aurkako indarkeriaren kasu baten aurrean egiten dituzten adierazpenetan, egin diren aurrerapenak azpimarra­tzea: berdintasun-politikak, indarkeriaren aurkako ekin­tzak (ikastaroak, zerbi­tzuak), emakumeek erasoari aurre egin diotenetan, indarkeriaren aurkako emakumeen elkarteak, etab. Hau da, herri-erakundeetan zein elkarteetan egiten ari den guztia nabarmendu behar dugu.
    • Biktimak salaketarik ez zuela jarri ez esan. Salaketarik gabe ere, salatu ez izana ez da esangura­tsua. Salaketarik ez balego ere, gertatu daiteke udal zerbi­tzu­ren batean edo beste erakunderen batean kasuaren berri izatea. Salaketa, indarkeriatik ihes egiteko bide bakarra dela sustatu behar da. Salaketa jarri ondoren kenduko balute, datu hori eman behar da; ez da, ordea, esango zeinen zaila den emakumearen­tzat eraso­tzaileen eta ingurukoen presiopean salaketari eustea.
    • Adjetiboak arretaz erabil­tzea. Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako ekin­tzek haserrarazten gaituzten arren, adjetiboak behin eta berriz erabil­tzeak ez du adierazpen instituzionala irmoago egiten. Hau da, gai­tzes­penezko adierazpena gertaera eta per­tso­nei buruzko mespre­txuzko kalifikazioz josita egoteak ez du jendea sen­tsi­biliza­tzeko edota kon­tzien­tzia­tzeko balio.

Herri-erakundeen eta politikarien adierazpenak ez dira beti hedabideetan ­hitzez hitz azal­tzen, edo horien zati bat baino ez da ager­tzen. Horregatik, udalak dauzkan beste hedabide ofizial ­batzuen bidez mezuak zabal­tzea garran­tzi­tsua da, esate baterako, udal egunkaria, webgunea, gizarte-sare, informa­tzeko berripaper, eta abarren bidez.

Beasaingo Udalak honakoa proposa­tzen du:

  1. Arrisku egoerak eta momentuak identifikatu, eta preben­tzio lanak egitea (San Boskoeguna, Gabonak, Jazpana, garagardo eguna.). Adibideak: Txos­netako basoetan ikurrak jar­tzea, egun gil­tza­rrietan mahai informatiboak antola­tzea.).
  2. Beharrezkoa irizten zaio, hilketa denean, emakumearen izen-abizenak esateari, ez, ordea, gainon­tzeko erasoetan.     
  3. Udalak, herrian dauden panel informatiboak, sare sozialak eta pren­tsa oharrak erabiliko ditu era honetako erasoak sala­tzeko, sensibilizazio lanetarako eta datuen berri emateko.
  4. Hilabetero, herrian eta herritarrei gertatutako erasoen berri kuantitatiboa emango da. Eta urte amaieran ere, urteko balan­tzea zabalduko da.

2.  Hedabideekin harremanetan jar­tzeko eta emakumeen aurkako indarkeria kasuen berri emateko erabakiak

Honako hau ain­tzat hartuta

  1. Hedabideak indarkeriaren aurkako borrokan egindako aurrerapausoak zabal­tzeko berebiziko bitartekoak dira.            
  2. Hala ere, guztiek ez daukate gai hauek jorra­tzeko jarraibide egokirik.
  3. Albistea berehala eman beharrak herri-erakundeen adierazpenak albait arinen egiteko presioa sortuko du. 
  4. Beasaingo Udalak honakoa proposa­tzen du:
  5. Aurreran­tzean, Udal­tzaingoak, Komunikazio, Ongizate eta Berdintasun sailei emango die Ertzain­tza­tik jasotako informazioa.
  6. Hedabideei emango zaien informazioa Udaleko komunikazio-bulegoan zentralizatuko da. Bulego horrek, komunikazio arina izan beharko du Berdintasun, Ongizate eta Udal­tzain zerbi­tzuetako sailekin.
  7. Ez da bat-bateko eran­tzu­nik emango, kasuari buruzko informazioa alderatu arte.
  8. Informazio zeha­tza­goa eska­tzen dutenak (kazetari, elkarte) Ertzain­tzako pren­tsa gabinetera bideratuko dira.
  9. Salaketa egin den kasuetan, Herriko Emakume Elkarte eta Talde Feministei, gertatutakoaren berri ida­tziz emango zaie.
  10. Beti gogoraraziko da, zein­tzuk diren indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei lagun­tzeko baliabideak, batez ere, hizkun­tza ugaritan erabilgarri dauden, eta fakturan ager­tzen ez diren 24 orduko doako telefono-zenbakiak. Halaber, gaiaren inguruan bestelako kezkarik dutenek ere telefono hauetara dei dezakete:
    • Arriskuan bazaude edo eta lesiorik baduzu 112.
    • Informazioa nahi baduzu 900.840.111.
    • Udaleko Ongizate Zerbi­tzua 943.028.050.

3. Biktimarekiko eta ingurukoekiko harremana bidera­tzea, sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpenak gerta­tzen direnean.

Honako hau ain­tzat hartuta

  1. Indarkeriari aurre egin dioten edo egiten dioten emakumeak izango dira protagonistak. Beraiek erabakiko dute, jasan duten bizipenaren berri ematea nahi duten edo ez, eta ematekotan, nola emango den.
  2. Eraso kasuetan, familiak Udaleko politikarien babesa jasoko du.

Beasaingo Udalak honakoa proposa­tzen du:

  1. Indarkeriazko edozein ekin­tza­ren berri dugunean (komunkabide, polizia, biktima, udalerriko auzokide edo beste inoren bidez) lehentasuna biktimarekin harremanetan jar­tzeak izango du edo, herio­tza eragin duenean, haren familiarekin.           
  2. Biktima neska adingabea bada, lehenik eta behin familiarekin edo legezko tutorearekin jarriko gara harremanetan, beharrezko lagun­tza eskain­tzeko. Kaltetu dezakeen informaziorik ez da batere emango (bere inguruarekin identifika­tzeko edo ­lotzeko balio duenean), intimitate-eskubidea berma­tzeko eta biktimizazio bikoi­tza ez gertazeko.
  3. Biktimaren edota familiaren asmoa zein den jakindakoan, elkarrekin ekin­tza publikoak antolatu daitezke.

4. Sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpenak gerta­tzen direnean herritarrak mobiliza­tzeko deialdiak egiteko prozedura.

Honako hau ain­tzat hartuta

  1. Herio­tza eragiten duen emakumeen aurkako indarkeria kasuetan, jarduteko protokoloa badago ere, biktimaren herio­tza eragiten ez duten kasuen aurrean nola jardun jakiteko ez dago protokolo bateraturik.
  2. Emakumeen aurkako indarkeria gai­tzes­teko manifestazioak eta horietako deialdia egiteko eskubidea edonork dauka, bai herri erakundeek, bai edozein per­tsona nahiz taldek ere.

Beasaingo Udalak honakoa proposa­tzen du:

  1. Udalak elkarretara­tze deialdia egingo du eta, herriko elkarteei eta norbanakoei elkar­tzeko gonbitea egingo die. Hala ere, bai herri-erakundeek, bai elkarteek, beharrezko deri­tzo­tenean herritarrak dei­tzeko eskubidea dute.       
  2. Kon­tzen­trazioen helburuari buruzko hausnarketa egitea, izan ere, kon­tzen­trazioak ekin­tza matxis­ten aurrean isiltasuna hausteko modua izan daitezke, baina sen­tsi­bilizazioa eta kon­tzien­tzia sor­tzeko ere balio dute. Hori dela eta, kasu jakin baten aurrean kon­tzen­trazioa antola­tzen denean, garran­tzi­tsua da eskura dugun informazio guztia egiaztatuta izatea.
  3. Herio­tza kasuak, sexu erasoak, edota emakumeen kontrako beste edozein indarkeria salaketak herrira mugatuko ditugu. Horrekin batera, zenbait kasutan, egoeraren arabera, salaketa egiteko erabakia hartuko dugu.
  4. Erasoak zuzenean salatuko ditu Beasaingo udalak eta herritar eta eragile guztiak salaketa egitera gonbidatuko ditu.

Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi–bideari ekin aurretik, birjarpen–helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Hori guztia, aurretik adierazitako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egin­tzak egin edo errekur­tsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

 

Azken eguneratzea: 2016/05/30