Araudiak

  GAO 2000ko Ekainaren 12an 110 Zk

1. Araudi honen xedea

Mugikortasun-arazoak dituzten pertsona elbarriek, euren etxeetatik gertu, berek bakarrik erabiltzeko aparkaleku-erreserba izan dezaten ahalbidetzea.

2. Aplikazio-arloa

Bizilekua Beasainen duten pertsona elbarriei aplikatuko zaie araudi hau, baldin eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetako Gizartekintzako elbarritasun-sailak halakotzat aitortu baldin baditu.

3. Aparkaleku-erreserba eskuratzeko baldintzak

Eskatzaileak honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Beasainen erroldatuta egotea.
  • Aparkaleku-erreserba eskatzeko, eskatzailea ibilgailuaren jabe izatea eta ibilgailua joan-etorrietarako berak erabiltzea.
  • Ibilgailua bere mugikortasun-arazoak gainditzeko egokituta edukitzea.
  • EBL/LISMI (Elbarrituak Bergizarteratzeko Legearen) Mugikortasun--baremoan 7. maila izatea, izan ere, maila hori dutenek Taldeko Garraio Publikoak erabiltzeko benetako arazoak dituztela jotzen baita.
  • Eskatzaileak garajerik ez izatea, edota bertarako sarbidea elbarrientzat zaila izatea.

4. Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera.
  • NAren kopia.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia.
  • Gidatzeko baimenaren kopia.
  • Ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia
  • Elbarritasun-kalifikazioa, mugikortasun-arazoa neurtzen duena.

5. Prozedura

Eskaera, Udaleko Harrera-bulegoan aurkeztuko da agiri guztiekin batera eta Sanitate eta Gizarte Ongizate batzordeak baloratu ondoren, Alkateak onartu edo ukatu egingo du aparkaleku-erreserba bereziaren eskaera.
Balorazio-batzorde bat eratuko da (Gizarte Ongizate eta Gobernazio batzordeetako arduradunek eta Gipuzkoako Gutxitu Fisikoen koordinakundeko ordezkari batek osatua), honek gertatzen diren egoera bereziak aztertuko ditu eta Sanitate eta Gizarte Ongizate-batzordeari berri emango dio.
Aparkatzeko emandako lekuaren seinaleztapena, Udaleko Zerbitzu--sailak egingo du.
Seinaleztapenaren eta bere aldaketen kostuak, Udalaren kontura izango dira.

6. Aparkaleku-erreserba ematearen baldintzak

Aparkaleku-erreserba ematea, beti ere aukerakoa izango da, behin-behinekoa eta beste inoren kalterik gabekoa.
Aparkaleku-erreserba emateak ez du inolako eskubide subjektiborik sortzen, eta beraz, bere amaiera erabakitzen bada, ez du kalteordainik jasotzeko eskubiderik izango.

7. Emakidaren epea

Aparkaleku-erreserba eskuraturik, urte bereko abenduaren 31ra arteko balioa izango du. Aparkaleku-erreserba, urtero berrituko da eta interesatuak abenduan eskatu beharko du.

8. Emakida kentzea

Emakida kentzeko arrazoiak honako hauek izango dira:

  • Iruzurra/Gehiegikeria. Aparkaleku-erreserba duen ibilgailua minusbaliatuak berak ez erabiltzea.
  • Araudi honetan jasotako edozein baldintza ez betetzea.
  • Indarrean dagoen legeriak aurreikusten duen beste edozein.

 

Azken eguneratzea: 2008/07/25