Oinarriak
XXXI. BEASAIN IDAZLEHIAKETA
Lehena.- Oinarrien xedea
Beasaingo Udalak, eskualdeko hainbat ikastetxeren laguntzarekin, BEASAIN IDAZLEHIAKETA antolatzen du. Oinarri hauen helburua lanak aurkeztearekin hasi eta saritutako lanak argitaratzearekin amaitzen den idazketa-lehiaketaren alderdi garrantzitsuak arautzea da.
Bigarrena.- Aurrekontua
Oinarrien xedea lortzeko kalkulatzen den guztizko zenbatekoa 9.225,00 €-koa da, baina sariak (zenbateko ekonomikoa eta garaikurrak) emateko, ezinbestekoa izango da sariak ebazteko unean kreditu egokia eta nahikoa egotea.
Hirugarrena.- Norgehiagoka-erregimenean
Oinarri hauek Udalaren osoko bilkurak onartu ondoren DBNSra bidaliko dira, eta, ondoren, GAOn argitaratuko dira.
Beasaingo ikastetxe guztiei eta Lazkaoko eta Ordiziako DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikastetxeei emango zaie iragarki honen berri.
Laugarrena.- Parte hartzeko baldintzak
- A mailan: 2003 eta 2004 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.
- B mailan: 2005 eta 2006 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak, edota Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.
- D mailan: 2007 eta 2008 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.
- E mailan: 2009 eta 2010 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak.
- F mailan: 2011 eta 2012 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak.
Bosgarrena.- Lanak aurkeztea
Parte hartzen dutenek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetan aurkeztuko dituzte lanak. Hauek lehenengo aukeraketa bat egingo dute.
Ikastetxeek Beasaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte aukeratutako lanak. Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 26an amaituko da 14:00etan.
Aurkeztu beharreko lanen gehieneko kopurua:
- Lehen Hezkuntzan (E eta F mailak) 3 lan gela eta atal bakoitzeko.
- DBHn eta batxilergoan (A, B eta D mailak) 2 lan gela eta atal bakoitzeko.
Ikasle bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du maila eta atal bakoitzeko (prosa, poesia eta bertsoa)
Lanak paperean (4 kopia) eta formatu digitalean aurkeztuko dira.
Seigarrena.- Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Idazlana. Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, atala eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe.
- Idazketa-lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztu behar da, eta, bertan, izengoitia, lanaren izenburua eta ikastetxearen izena agertu behar dira. Barruan, egilearen izen-abizenak, ikasketa maila, helbidea, telefono-zenbakia, lanaren izenburua eta izengoitia agertu behar dira.
Zazpigarrena.- Idazlanen ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak
Aurkezten diren lanak euskaraz zuzen eta egoki idatzita egongo dira. Horretarako Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak izango dira oinarri. Idazlanen gutxieneko zuzenketa ikastetxeak egin behar du.
Aurkezten diren lanek genero Berdintasunaren ikuspegitik, ondorengo irizpideak hartuko dituzte kontuan:
- Hizkuntzaren erabilera ez sexista eta barneratzailea bermatuko da. Hitanoa ere zuzen erabiliko da.
- Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duten testuak eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten testuak ere.
Atalak
Prosa
Gaia librea izango da. Idazlanak, prosaz edozein generotan euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango. Lan hauek “Times New Roman 12” edo “Arial 10” letra tipoa izango dute 1,5eko lerro-tartearekin.
Idazlanen neurriak honako hauek izango dira:
- A mailan 3 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
- B mailan 2 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
- D mailan orrialde 1 gutxienez eta 3 gehienez.
- E mailan orrialde 1 gutxienez.
- F mailan orrialde erdi bat gutxienez.
Bertsoak
A, B, D eta E mailakoentzat. Gaia librea izango da. Bertsoak euskaraz idatziko dira eta originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.
- A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
- B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
- D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
- E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetako lanak bakarkakoak edo taldekoak izan litezke)
Poesia
A eta B mailetako ikasleentzat. Gaia librea izango da. Olerkiak euskaraz idatziko dira eta originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango. Lan hauek “Times New Roman 12” edo “Arial 10” letra tipoa izango dute.
- A maila: gutxienez 40 lerro.
- B maila: gutxienez 20 lerro.
Aurkeztutako lanak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batean sarituak izan direla egiaztatzen bada, lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.
Zortzigarrena.- Epaimahaiaren osaketa eta eginbeharrak
Osaketa:
- A, B eta D mailetako epaimahaia: Migel Angel Mintegi Larraza, Maitane Legarreta Etxezarreta eta Jon Ordoñez Garmendia
- E eta F mailetako epaimahaia: Maider Agirre Gurrutxaga, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Iñigo Pérez Mujika.
Eginbeharrak:
- Jasotako idazlan guztiak aztertu eta saridunak izendatu 2021eko apirilaren 2a baino lehen.
- Sari-emate ekitaldian parte hartu.
- Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, sariak eman gabe utz ditzakete epaimahaikoek.
Bederatzigarrena.- Sariak
A mailan:
Prosazko atala
- saria: 210 € eta oroigarria
- saria: 150 € eta oroigarria
- saria: 90 € eta oroigarria
Eta 3 aipamen: 50 euro eta diploma
Olerki-atala
- saria: 210 € eta oroigarria
- saria: 150 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma
Bertso-atala
- saria: 210 € eta oroigarria
- saria: 150 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma
B mailan:
Prosazko atala
- saria: 180 € eta oroigarria
- saria: 130 € eta oroigarria
- saria: 80 € eta oroigarria
Eta 3 aipamen: 50 € eta diploma
Olerki-atala
- saria: 180 € eta oroigarria
- saria: 90 € eta oroigarria
Eta bi aipamen: 50 € eta diploma
Bertso-atala
- saria: 180 € eta oroigarria
- saria: 90 € eta oroigarria
Eta bi aipamen: 50 € eta diploma
D mailan:
Prosazko atala
- saria: 150 € eta oroigarria
- saria: 110 € eta oroigarria
- saria: 70 € eta oroigarria
Eta 3 aipamen: 50 € eta diploma
Bertso-atala
- saria: 150 € eta oroigarria
- saria: 80 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € diploma
E mailan:
Prosazko atala
- saria: 120 € eta oroigarria
- saria: 85 € eta oroigarria
- saria: 50 € eta oroigarria
Eta 3 aipamen: 25 € eta diploma
Bertso-atala
- saria: 120 € eta oroigarria
- saria: 60 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 25 € eta diploma
F mailan:
Prosazko atala
- saria: 90 € eta oroigarria
- saria: 60 € eta oroigarria
- saria: 30 € eta oroigarria
Eta 3 aipamen: 25 € eta diploma
Hamargarrena.- Lehiaketa ebaztea
Epaimahaiak izendatuko ditu saridunak, eta alkateak dagokion ebazpena emango du. Ebazpena ikastetxearen bidez jakinaraziko zaie egileei.
Jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean, sarituek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Beasaingo Udaleko Kultura, Euskara eta Merkataritza azpiarloan:
Sarituaren argazkia
Biografia laburra
NAN zenbakia
Helbidea
Kontu korrontearen zenbakia eta titularraren izena.
Datu horiekin guztiekin, Alkateak ebazpena emango du irabazleei saria emateko, eta kasu bakoitzean dagokion ordainketa egiteko aginduz.
Hamaikagarrena.- Sariak emateko ekitaldia
Sariak emateko ekitaldi publikoa Igartzako jauregian izango da, eta eguna eta ordua Beasaingo Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko dira.
Hamabigarrena.- Saritutako idazlanak argitaratzea
Saritutako lanak Beasaingo Udalarenak izango dira aurrerantzean, eta, horregatik, argitaratzeko eskubidea toki-erakundeari dagokio. Lanak Beasaingo Udalaren webgunean emango dira ezagutzera.
https://www.beasain.eus/beasain-idazlehiaketa-2020/aurkezpena
Hamahirugarrena.- Datuen babesa
Eskatzaileen datuen tratamendua abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren araberakoa izango da.
Hamalaugarrena.- Aplikatuko den araudia
Deialdi honetan aurreikusi ez den guztian, honako hauek aplikatuko dira:
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
- 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.
Hamabosgarrena.- Ebazpena eta helegiteak
Oinarri hauek administrazio-izaera dute, eta, beraz, Udalak ahalmena du horiek interpretatzeko eta aplikatzean eta ebaztean sor daitezkeen gorabehera guztiak ebazteko.
Oinarri hauen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nahi izanez gero, eta administrazioarekiko auzien bidera jo aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio onartu zituen organoari, hilabeteko epean, ebazpena GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.