AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
Bizikleta martxa
Ostirala, 29. Iraila 2017, 10:30
Kontaktua: Beasaingo Udala, Agenda 21

Irailaren 29ra atzeratu da

Irailaren 22rako aurrikusita zegoen baina euria egingo duela iragarri denez astebete atzeratzea erabaki du Udalak. 

Kokapena: Beasain
Urteroko legez, Beasaingo Udalak antolatuta burutuko da autorik gabeko egunean bizikleta martxa. Ekimen hau, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan kokatzen da. Garraiobide garbiagoen erabilera sustatzea helburu hartuta, zehazki, herritarrek beren egunerokotasunean eskolara joateko, lanera joateko, erosketak egiteko … bizikleta edota garraio publikoa erabiltzea lortu nahi du Udalak.
Martxa honetan ikastetxe guztietako 5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzera gonbidatuak daude, denak ere erritmo berean joan daitezen. Bizikleta martxa goizeko 10:30tan hasiko da Udaletxeko plazatik.

Honetarako, Udaltzaingoa lehenik, 10:10tan Murumendiko ikastetxera hango ikasleen bila joango da. La Salle, Alkartasuna Lizeoa eta Ikastolako ikasleak Udaletxeko plazara gerturatuko dira bidegorriak eta zebra bideak erabiliz. Ikastetxe hauek bide seguruak bait dituzte Udaletxera gerturatzeko Udaltzaingoaren laguntza gabe.

Behin hasiera puntura iritsita, Udaltzaingoak martxan zehar kontutan hartzeko oinarrizko azalpen batzuk emango ditu. Ondoren jarraian aipatzen den ibilbidea hasiko dute:
Loinazko San Martin plaza - Kale Nagusia - Nafarroa etorbidea - Zapatari kalea - Biribilgunea - Dolarea kalea - Igartza-Oleta kalea - Peategi kalea -Trenbide kalea - Barrendain plaza - Nafarroa etorbidea - Kale Nagusia - J.M.Iturriotz kalea - Arana kalea - Bideluze plaza - Kale Nagusia - Loinazko San Martin plaza.

Bizikleta martxa bukatzean udalak hamaiketako bat emango du parte hartzaile guztientzat.