AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra, Udazken Kulturala -
XXVI. ERREZIL SAGAR ETA XXVIII. FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETAK
Asteartea, 24. Urria 2017, 09:00 - 11:00

9:00  XXVI. Errezil Sagar eta XXVIII. Fruitu eta Barazki lehiaketak

        Ondoren, azokan parte hartzen duen baserritar helduenari omenaldia egingo zaio.

10:30  III. Sagar tarta lehiaketa

 

Urriaren 24an III. SAGAR TARTA LEHIAKETA ospatuko da Beasainen. Lehiaketa 10:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko da tartak entregatzeko epea. Jarraian epaimahaiak tartaren zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta sagar tartaren itxura baloratuko ditu.

Oinarriak:

  1. Nahi duenak parte hartu dezake lehiaketan.
  1. Izen-emateak: 943 028 065 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko./ urriaren 10etik 23ra bitartean edo urriaren 24an  9:00-10:00etara bitartean Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian.
  1. Parte-hartzaile bakoitzak sagar tarta bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 pertsonentzakoa izango da.
  1. Tarta prestatua ekarri beharko da eta urriaren 24an 9:00-10:00etara bitartean Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian aurkeztu beharko da.
  1. Tarta guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du tartari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko.
  1. Epaimahaiak zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta itxura baloratuko ditu.
  1. Tarta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik.
  1. Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak tartak dastatzeko aukera izango du.
  1. Guztira 2 sari egongo dira: bertako baserrietako produktuez osaturiko saskiak.
  1. Sariak urriaren 24an emango dira 11:00etan.
  1. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.
Kokapena: Loinazko San Martin plaza azpian