B1 - Irakurmena - Garuna trebatzeko jokoak, boladan

B1 irakurmena

Irakurri ondorengo testua eta erantzun ondorengo bost galderak aukera egokiak aukeratuz (klik eginez). Proba gainditzeko, 3 galdera gainditu beharko dituzu, gutxienez (%60). 

Lee atentamente el siguiente texto y responde las 5 preguntas que aparecen a continuación, eligiendo la respuesta adecuada (mediante un click). Para superar la prueba, deberás superar 3 preguntas como mínimo (%60).

 


 

Garuna trebatzeko jokoak, boladan

Duela hamarkada batzuk, lasterka egitea egon zen boladan; gero, aerobikaren eta kulturismoarena txanda izan zen; ondoren, yoga eta tai-xia etorri ziren, eta orain gutxi pilates egiten hasi zen jendea. Baina horiek denak atzean utzi ditu beste ariketa-mota batek: brain training edo garunaren trebakuntza.

Azkenaldian, boladan daude garunerako jokoak. Informazioa prozesatzeko azkartasuna, memoria, arreta, logika... adimenaren hainbat alderdi lantzeko aukera eskaintzen dute joko horiek, eta, egileen arabera, nahikoa da egunero tartetxo bat aritzea garuna suspertzeko eta gero eta adimentsuago bihurtzeko.

Nonbait, kontsumitzaileek joko horien eraginkortasunean sinesten dute edo, besterik gabe, dibertigarriak iruditzen zaizkie, arrakasta handia izaten ari baitira. Esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetan 2 milioi dolarreko negozioa sortu zuten 2005ean; iaz, berriz, 80 milioi dolarrekoa. Alegia, 40 aldiz hazi da bi urtean.

Egileen esanean, garuna muskuluen antzekoa da; entrenamendu egokia eginez gero, hazi egiten da, eta, zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta errazago eta  azkarrago egiten ditu ariketak. Zientifikoki frogatua omen dago gainera.

Ana Galarraga, Zazpika aldizkaria, 2008ko martxoa
(HABE, 2009ko 2. azterketa-deialdia)