M-Lehiaketaren azken ekitaldia.

Sari banaketa eta hitzaldia

 Izarra Urdalletak ( Segurako Alkatea) "HARIZ HARI, SORGINDU HADI" proiektua aurkeztuko du.

 

   Noiz: martxoaren 5ean

   Non: Beasaingo udaletxeko batzar aretoan

   Ordua: 10:00etan

Emakumeak kalez kale

Pistak:

  • Informatika ikasi ondoren kimika eta biologia ikasteari ekin zion eta aldi berean programatzaile informatikaria zen. Gizarte-ekintzaile oso aktiboa zen.
  • Bere auzokoek bertako parkeari bere izena jartzeko eskatu zuten. Azkenean udalak parke horretan oinezkoentzat eraikitako pasabide garai bati jarri dio bere izena.
  • Venezuelan jaio zen. Tuteran hil zuten Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiarazteko egindako ekitaldi batean parte hartzeagatik.

Erantzunak bidaltzeko:

         Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

         688 740 385 (whatsapp-a)

         https://www.facebook.com/BeasaingoUE/

         beasaingo_udal_euskaltegia (instagram-a)

 

 

 

 

Emakumeak kalez kale

Pistak:

  1. Iruñean bere izeneko kalea dago. Hermosilloko(Mexiko) antzoki eta    plaza batek ere bere izena dute.
  2. Musikagilea eta piano-jotzailea. 1919an ezkondu zen, baina 1922an Parisera joan zen senarra betirako utzita, gogo guztia  musikari eta pianoari jarriz.
  3. 1888ko abenduaren 6an Jaitz herrian (Nafarroa)jaio zen. 1943 an Hermosillora joan zen. Ia 40 urtez bizi izan zen han,  beti hoteletan. 1987an hil zen Mexikon.

Nor da?

Erantzunak bidaltzeko:

         Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

         688 740 385 ( whatsapp-ez)

  https://www.facebook.com/BeasaingoUE/

  beasaingo_udal_euskaltegia ( instagram)

 

Emakumeak kalez kale

Pistak:

  1. Munduan (batez ere Espainian) kale batzuk bere izena daramate, besteak beste Malagan, Cordoban, Gijonen eta Madrilen. Bilbok eta Gasteizek badute bere izeneko kalea,Donostiak parkea eta Gallartak institutua.
  2. Meatzarien alaba eta emaztea. Sei seme-alaba izan zituen. Horietatik 4 haur zirela  hil zitzaizkion eta seme bakarra Stalingradoko guduan hil zen.
  3. · Aste Santuan idatzitako artikulu bat ezizen batekin sinatu zuen. Ezizen hori betiko deitura bihurtu zen.

 

Erantzunak bidaltzeko:

         Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

         688 740 385 (whatsapp-a)

         https://www.facebook.com/BeasaingoUE/

         beasaingo_udal_euskaltegia (Instagram)

 

 

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.

Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten , aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, Euskal Herriko herrietako kale izendegietan azaltzen diren zenbait emakume ezagutzeko proposamena egingo dizue. Hala, otsailaren 25etik martxoaren 4ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.

Gure kaleen izenetan ere emakumeen presentzia areagotu behar dela aldarrikatzea, eta era horretan emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea    ere bada gure asmoa.

Galderak udal euskaltegiko web orrian  www.beasain.eus/euskaltegia argitaratuko dira eta sare sozialetan zabaldu.

                   https://www.facebook.com/BeasaingoUE/

                   Twitter-en:  @BUdaleuskalte

                   Instagram-en: beasaingo_udal_euskaltegia

Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688 740 385 zenbakian, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.

            Martxoaren 5ean, goizeko 10:00etan sariak emateko ekitaldia eta hitzaldia izango dira. Udaleko Batzar Aretoan egingo dugu.

Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.