- Xehetasunak
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero mundu osoan.
Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten , 2012an hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian, Euskal Herriko emakumeek fabriketan egindako lanera hurbiltzeko proposamena egin nahi dizue.
Hala, otsailaren 23tik martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko ditugu eta zuen parte-hartzea eskatuko.
Martxoaren 4an parte hartzaileen artean sariak zozkatuko dira (bat parte hartu duten ikasleen artean eta beste bat parte hartu duten herritarren artean).
Galderak udal euskaltegiko web orrian www.beasain.eus/euskaltegia argitaratuko dira eta sare sozialetan zabaldu.
Erantzunak e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), whatsapp-ez 688 740 385 zenbakian, facebook-en edota paperean euskaltegian bertan eman ahal izango dira.
Lehenengo galdera, otsailaren 23an argitaratuko da eta azkena eta azkena martxoaren 3an.
Martxoaren 8an, arratsaldeko 17:30 sariak emateko ekitaldia eta hitzaldia izango dira Urbieta etxean.
Hizlaria Elixabete Garmendia izango da.
Gaia: Emakumeak Fabriketan .Taladrina usaina.
Ekitaldian segurtasun neurri guztiak beteko dira
- Xehetasunak
Datorren astelehenean (irailak 7) hasiko dugun ikasturte berria dela eta hainbat segurtasun neurri ezarri ditugu Beasaingo Udal Euskaltegian, hemen dituzue eskura:
-Hartu tenperatura etxean. Sukarra izanez gero (>37º) ez etorri euskaltegira eta jarri osasun zerbitzuekin harremanetan.
-Euskaltegian sarreran tenperatura hartuko da.
-Euskaltegiko sarreran eskuak garbitu.
-Beste pertsonekiko segurtasun distantzia mantendu beti.
-Maskarak erabili.
-Euskaltegian dauden seinaleak jarraitu
-Eskailera, igogailua eta komunak banaka erabili.
-Klaseetako ateak ahal den guztietan irekita mantendu eta ez dira heldulekuak eskuekin ukituko
-Klasean beti leku berean eseri
-Ez partekatu eskolako materialik, libururik,boligrafo…
-Euskaltegiko sarrera/ irteerak banaka egingo dira.
-Jarraitu euskaltegiko langileek ematen dizkizuten aginduak
GUZTION SEGURTASUNAGATIK BETE ARAUAK MESEDEZ
- Xehetasunak
Oraindik ez duzu izena eman?
Hementxe eman dezakezu:
https://izenematea.euskaraldia.eus
Eta ondoren jaso zure txapa ondorengo lekuetan:
- Azaroaren 19, 20 eta 21ean txapak banatzeko jarriko Aittu Euskara taldeak jarriko duen mahaiean, Zubimuzu plazan edo, eguraldi euritsua bada, Plaza azpian.
- Loinaz janari dendan ( Igartza Oleta)
- Eroski City ( Nafarroa Etorbidea)
- Ogiberri okindegia ( Nafarroa Etorbidea)
- Gariona okindegia ( Kale Nagusia)
- Pagosa okindegia ( Kale Nagusia)
- Olaran okindegia ( Jose Migel Iturriotz)
- Xehetasunak
Gurekin etorri nahi?
Izena emateko epea irailaren 1etik 18ra bitartean
Maila eta mota guztietako ikastaroak ditugu: Azterketak prestatzeko ikastaroak, astean 2 edo 4 egunekoak, auto-ikaskuntza, ikastaro mistoak, gurasoentzako ikastaroak, dendarientzako ikastaroak eta hizkuntza tailerrak besteak beste
Mailak
A1, A2, B1, B2, C1 eta C2
Animatu eta hasi gurekin urriaren 1ean ekingo diogun ikasturteari!
Non gaude? J.M. Iturriotz, z/g - behea (LANBIDE parean)
20200 Beasain
Tel.: 943 028 100 / 688 740 385
e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
web orriaren helbidea: http://www.beasain.eus/euskaltegia
Bulegoko ordutegia: 10:00-13:00 / 16:00-18:00