Mailegua, itzultzea eta erreserbak
- Pertsona bakoitzeko liburu elektronikoaren irakurgailu bat bere zorroarekin mailegatuko dugu.
- Itzultzeko epea: Irakurgailua itzultzeko epea 21 egunekoa izango da.
- Itzultzeko epea amaitu ondorengo atzerapenak postaz jakinaraziko ditugu eta zigortu egingo dira. Oso berandutzen denari, edota beti berandu dabilenari, bazkide txartela kendu egingo zaio.
Erabilera baldintzak
- Gailuaren programaren konfigurazioa ezin da aldatu
- Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean.
- Erabiltzaileak ezin izango du irakurgailuan ezer gorde. Liburutegia ez da erantzule egingo balizko datuen galeraz.
- Erabiltzaileak eraman duen egoera berean itzuli beharko du.
- Erabilera ezegokiarengatik sortutako kalteak konpontzea ezinbestekoa izango da;eta, honen ardura maileguan eraman duen pertsonarena izango da.
- Erabiltzaileak irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat sumatuz gero, berehala ohartaraziko die liburutegiko langileei.
Erabilera baldintzak bete ezean Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko.