Loinatz Musika Eskolak 9. urtez, Kantu Barnetegia antolatu zenuen, aurten, Koral Taldeko eta Narama Abesbatzako abeslarientzat.

63 gazte, X.Sarasola, M.Olano eta A.Gastesi irakasleekin, Lekarozko aterpetxera joan ziren martxoaren 7-8ko asteburuan.

Barnetegiaren bi helburu nagusiak lortu zituzten, Kantu lanean aritu, disfrutatuaz eta Bizikidetasunean ondo pasatzea. 

Guztiek izan zuten langiro jatorra tarteko, helburu teknikoak ere lortu zituzten, hala nola,  Ahotsa landu, Kantu korala hobetu, ahots desberdinetan abestuaz eta Ikasturteko programazioa aurreratuzea. 

Datorren ikasturtean itzultzeko gogoz gelditu ziren guztiak.