Arduradun Politikoa |
Arlo burua Adur Ugartemendia Leunda |
Arduradun Teknikoa |
Idazkari eta Kontuhartzailea |
EGINKIZUNAK
- Hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina.
- Etxebizitzen plangintza, programazioa eta kudeaketa, eta babes publikoko etxebizitzen plangintzan parte hartzea.
- Udalerriarenak diren herri barruko bide publikoak eta baserri-bideak antolatzea eta kudeatzea (kontserbatzea eta mantentzea barne).
- Bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraiobidea edozein dela–antolatzea, planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta sustatzea, eta horien inguruko diziplina ezartzea, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik.
- Udal-ondare historikoa babestea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea.
- Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta.
- Zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea hiri-erabileradun uraren ziklo integralean. Honako hauek daude barne hartuta: uraren goi-hornidura; uraren behe- hornidura; saneamendua edo biztanleguneetako hondakin-uren eta euri-uren bilketa, eta hiriko hondakin-uren arazketa.
- Argiteria publikoa, bide-garbiketa, biztanleguneetako sarbideak eta kale-zoladura antolatzea eta kudeatzea, eta zerbitzu horiek ematea.
- Udal-hondakinak edo hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea, eta hondakin gutxiago sortzeko plangintza, programazioa eta diziplina ezartzea.
- Hilerrien eta hileta-zerbitzuen antolamendua, plangintza eta kudeaketa, baita osasun arloko kontrola ere.
- Landa ingurua eta mendietan egiten diren jarduerak eta erabilerak antolatzea, kudeatzea eta zaintzea, arlo horretan lurralde historikoek dituzten eskumenak eragotzi gabe. Sarbideak antolatzea eta haien garbiketa-zerbitzua ematea. 17.1.29
Eskumen hauen garapenaren inguruan:
- Giza baliabide eta materialaren antolakuntza eta kudeaketa.
- Kudeaketa ekonomikoa: aurrekontuen gauzatzea.
SAILAK
- Hirigintza
- Obra eta Zerbitzu
- Udaltzaingoa