Irisgarritasun-tresnak
Ekaineko azoka bereziak baratzeko udako lehen produktuak eskuratzeko aukera emango du eta tailerraren atalean garagardoa egiteko prozesuaren azalpena eta dastaketa eskainiko dira
Hilabete honetako azoka berezia ekainaren 11n izango da. Bertan udako barazkiak izango dira protagonistak, besteak beste, kalabazina, pepinoa, eta sasoi honetako lehen tomateak. Horretaz gain, azelgak, borrajak, brokoliak, letxugak ere izango dira. Barazkiez gain, beste produktu batzuk saltzen dituzten postuak izango dira: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta, txerrikia eta haziak. Beraz, poltsa bete produktuz etxera joateko moduko azoka izango da. Artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak… saltzen dituen postu bat ere izango da.
Hileroko tailerrei jarraipena emanez, Basabe artisau garagardoa enpresakoek, artisau erara garagardoa nola egiten den azalduko dute eta ondoren, garagardo dastaketa izango da.
Egun horretako egitaraua hau izango da:
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela bost urte Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.