Irisgarritasun-tresnak
Kuiatxoa eta pepinoa izango dira barazki berriak larunbat honetan
Udaberriak aurrea egin ahala, urte sasoi honetan lurrak ematen duen uzta handitzen doa. Orain arte garai honi dagozkion baratzeko uztari bi produktu berri gehitu zaizkio: Kuiatxoa eta pepinoa. Hauek izango dira ekainaren 5ean izango den azoka bereziko nobedadeak.
Garaian garaiko eta bertako barazkiak erosi ahal izango ditu Loinazko San Martin plaza azpira gerturatzen denak, besteak beste, ilarrak, babak, kuiatxoak, pepinoak eta beste barazkiez gain, beste hauek ere erosteko aukera izango da: eztia, loreak, haziak, ogia, gozoak eta behi eta ardi gazta.
Larunbat honetarako antolatu den egitaraua hau izango da:
Hileko lehen larunbateko azoka berezia duela 4 urte Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoa da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jartzea eta garaian garaiko produktuek eskaintzen duten osasun onuragatik hauen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada.