Irisgarritasun-tresnak
Gainontzeko sari eta aipamen bereziak iragarrita zeuden eta une hunkigarrienak sari postumoa eta beasaindar kirolari olinpikoei ohorezko sari ematea izan ziren
Loinatz Txirrindulari Elkartearentzat izan da Beasain Kirol Sari nagusia Espainiako emakumezkoen kopa antolatu izangatik. Emakumezkoen Txirrindularitzaren festa izan genuen Beasainen. Ia 500 emakume txirrindularien partaidetza. Ikuskizun aparta, maila gorena, antolakuntza bikaina, zabalkundea, elkarlanaren eredu. Goi mailako kirol jardunaldiaren antolakuntza borobila emakumezkoen txirrindularitza sustatu eta Igartza Saria sortu izanagatik.
Igartza jauregian burututako V garren Beasain Kirol Sarien galan jakitea falta zen sari bakarra zen Sari Nagusia. Irabazlearen izena Elena Ruiz kirol zinegotziak irakurri zuen jauregia bete zuten ikusle guztien aurrean. Txalo zaparrada luze eta bero batekin jaso zuten guztiek Victor Martines Loinatz TEko ordezkaria.
Gainontzeko aipamenen eta sarien banaketan ez zen ezustekorik egon aldez aurretik iragarrita bait zeuden. Une hunkigarriena eta historikoa, Roberto Turrientes “Turri”ren seme-alabek sari postumoa jaso zutenean eta beasaindar kirolari olinpikoek ohorezko saria jasotzean gertatu ziren.
Beasaingo Udalaren youtubeko kanalak zuzenean eman zuen gala, eta helbide honetan ikus daiteke. Era berean, ekitaldiko irudiak argazki galeria honetan daude ikusgai.
Urteko aipamen bereziak:
Urteko sariak
Emakumezko kirolaria edo taldeari saria:
Oneka Sanchez (Txirrindularitza)
Gizonezko kirolaria edo taldeari saria:
Xabier Martin (Errugbia)
Urteko kirol jardunaldia:
Txirrindularitzako Emakumeen Espainiako Kopa (2021.04.25)
Erakunde babeslea:
Taller Mecánico Txindoki, S.L. (Igartza Igeriketa)
Sari postumoa 2020:
Roberto Turrientes
Ohorezko Beasain Saria: Kirolari Olinpikoak