Skip to main content

Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian

Argitarapen urtea: 2002Bildumaren zenbakia: 10Egilea: Juantxo Agirre-Mauleon eta abar Europa osoan erroten ondarea eta beren turismo-arloa garrantzi handia hartzen ari den une honetan eta, era berean, gizarteen historian izan duten eginkizunari balio handigoa ematen ari zaion garaiotan, Beasaingo udalak hitzarmen bat sinatu zuzen Eusko Ikaskuntzarekin Beasainen, Igartzan hain zuzen ere, "Errotak eta energia berriztagarriak" izeneko jardunaldiak antola zitzan. Euskal Herriaren esparruan alor horretan lehenengo azterketa eta eguneratzea lortzea zen helburua. Jardunaldiak 2000ko azaroaren...

Irakurri + Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian

BEASAIN 1900-2000: Ehun urteko historia irudietan

Argitarapen urtea: 2001Bildumaren zenbakia: 9Egileak: Fernando Laborde eta Martin Garcia Bere izenburuak ondo adierazten duen moduan, mende beteko historia jasotzen du irudietan. Baina ez dira argazki hutsak liburuak dakartzanak. Testu laburren bitartez, garaian garaiko gertaerak eta pertsonaiarik esanguratsuenak ere aipatzen ditu. Hirugarren milurtekoan sartu berriak gara eta liburu honek atzerantz begiratzen du. 1900.aren hasieran, Beasain udalerri txikia zen biztanleen arloan eta orduz geroztik gauza asko gertatu dira. Egileek nagusiki argazkiak bildu eta berreskuratu dituzte....

Irakurri + BEASAIN 1900-2000: Ehun urteko historia irudietan

IGARTZA: Historia eta kultur ondarea

Argitarapen urtea: 2000Bildumaren zenbakia: 8Egileak: Joantxo Agirre Mauleon, Alex Ibañez Etxeberria, Joan Karlos Mora Afan, Alfredo Moraza Barea eta David Zapirain Karrika Zenbaki honek, Igartzako monumentu-multzoa du aztergai, izan ere, gaur-gaurkoz, Beasainen dugun historiako ondare nagusi eta garrantzitsuena bera baitugu; hain zuzen ere, Beasaingo udalerria izan zenaren eta denaren giltzarri, laburpen eta isla. Liburuan, monumentu-multzo horretan 1994tik 2000. urtera arte monumentu-multzo horretan Aranzadi Zientzi Elkarteak egindako taldeko ikerlan handia dago laburbilduta. Argitalpena...

Irakurri + IGARTZA: Historia eta kultur ondarea

Beasaini buruzko monografia etnografikoa

Argitarapen urtea: 1998Bildumaren zenbakia: 7Egilea: José Zufiaurre Goya Jose Zufiaurre Goyak eskaintzen digun Beasaini buruzko monografia hau etnografia sistematikoaren adibide argia da. On Jose Migel Barandiaranek, eta egilea haren hurbileko ikaslea, oso gogoko zuen oinarrizko etnografia eta etnografia sistematikoa bereizketa. Oinarrizko etnografiak kulturaren zenbait elementu -lurra lantzeko tresnaren bat edo jai baten ospakizunak- deskribatzea besterik ez zuen egiten. Etnografia sisitematikoak, bere aldetik, kulturaren azterketa zabalagoa egin nahi du; tresna baten azterketan gelditu...

Irakurri + Beasaini buruzko monografia etnografikoa

Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV

Argitarapen urtea: 1997Bildumaren zenbakia: 6Egilea: Martin Mendizabal Loinazko San Martin hil zuteneko 4. mendeurrena ospatzen dugun urte berezi honetan (1997an) monografikoaren gaia Beasaingo zaindariaren bizita eta burututako lana da. Bada garaia santua bi probintziakoa eta hiru herritakoa izan zitekeenaren zoritxarreko sasoi hura gainditutzat jotzeko. Egia, ordea, manipulazioen etsai izan ohi da eta onartzen ez duenari mendeku hartu ohi dio beti. Benetako datuek, ezagunak izan ahala, koherenteak eta elkarren osagarri izatearen ahalmena dute, eta, ugarienak izan arren, azkenean logikak...

Irakurri + Gipuzkoar ezezaguna Loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV