BEASAINGO PAPERAK

Argitarapen urtea: 2000
Bildumaren zenbakia: 8
Egileak: Joantxo Agirre Mauleon, Alex Ibañez Etxeberria, Joan Karlos Mora Afan, Alfredo Moraza Barea eta David Zapirain Karrika

Zenbaki honek, Igartzako monumentu-multzoa du aztergai, izan ere, gaur-gaurkoz, Beasainen dugun historiako ondare nagusi eta garrantzitsuena bera baitugu; hain zuzen ere, Beasaingo udalerria izan zenaren eta denaren giltzarri, laburpen eta isla.

Liburuan, monumentu-multzo horretan 1994tik 2000. urtera arte monumentu-multzo horretan Aranzadi Zientzi Elkarteak egindako taldeko ikerlan handia dago laburbilduta.

Argitalpena lau atal nagusitan banatuta dago:

1. kapituluak, oinetxearen eta bertako biztanleen historian zeharreko ibilbidea egiten du.

2. Bigarren atalak, multzo horretako elementurik garrantzitsuenen ondare-azterketa egiten du: jauregiarena, errotarena, burdinolarena eta uharkena.

3. Azken zatiak, hainbat espezialistek Igartzaz egindako txostenak jasotzen ditu: oinetxearen genealogi azterlana, azterlan paleografikoak, dataketa dendrokronologikoak, litologi azterketak, etab.

4. Liburua, dokumentu-eranskin garrantzitsuarekin amaitzen da. Bertan, dokumenturik garrantzitsuenetako batzuk transkribatuta agertzen dira eta Igartzan jasotako dokumentuen inbentarioa ere azaltzen da.

Salmenta Prezioa: doan

Eskuratzeko Modua

1. Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Ale bat pertsona bakoitzeko agortu arte. 

PDF formatoan deskargatu

pdf 2000 Igartza Historia eta kultur ondarea (6.37 MB)