• Euskaltegiko jarduerei buruzko informazioa eskaintzea
  • Euskara irakastea, aurrez aurreko ikastaroen (euskalduntze ikastaroak, xede berezietakoak eta hainbat azterketa eta hizkuntza eskakizunak prestatzekoak) zein auto-ikaskuntzakoen bitartez (aurrez aurreko mintzasaioen bidez osatutakoak) herritarrek hizkuntza ikasi, landu eta erabiltzeaz gain, euskal kultura bereganatu eta euskal gizartean errazago integratu daitezen, eta, bestalde, azterketa desberdinak presta ditzaten.
  • Herritarren euskara maila neurtu eta horren berri ematea (Euskaltegiko taldeetan kokatu edo auto-ikaskuntza ikastaroetan hasteko, azterketa desberdinetara aurkezteko edo beren hizkuntza maila egiaztatzeko).
  • Aholkularitza eskaintzea, euskara erabilera ahalbidetu eta inplementatzeko herritarrek erabil ditzaketen baliabideen berri izan dezaten.
  • Mintzalagun zerbitzua, hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituzten ikasleei eta herritar guztiei, euskal hiztunen harreman sarea eskaintzeko, hizkuntza erabiltzeko ohitura har dezaten.
  • Hizkuntza errefortzuko zerbitzua ikastetxeetan, oinarrizko maila eskuratu edota eskoletako jarduera jarraitzeko hizkuntza maila hobetzeko.