URAREN KUDEAKETA. GOIERRI

Goierriko hornidura sistema osatzen dute Arriarango urtegiak, Edateko Uren Araztegia (Beasain) eta Lareoko Urtegiak (Ataun).

Arriaraneko sistemak edateko uraz hornitzen ditu Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Zerain, Gabiria, Mutiloa, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Oreindain, Gaintza, Baliarrain eta Legorretako udalerriak, 40.000 biztanle.

Arriarango urtegia

Arriarango urtegia hormigoi trinkotuaz egina dago. Guztira, 3.200.000 m3 har ditzake, 57 metroko altuera du, 250 l/seg inguruko erregulazio almena du eta 11 km2-ko isurialde arroa du.

Arriarango E.U.A.

Arriarango Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 225 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 3.500.000.000 litro ur inguru banatzen dira. 

Lareoko urtegia

Lareoko urtegiak Ataungo udalerria uraz hornitzen du eta Arriarangoari laguntzen dio. Urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 2.400.000 m3 har ditzake. Sistema Zegamako E.U.A.rekin osatzen da Araztegi horrek 5 l/seg-eko arazte ahalmena du eta Zegamako udalerria hornitzen du.

pdf Uraren ziklo osoaren jarduera txostena, 2016 (746 KB)

 

ETXEKO URA. KALITATEA BAI, AZTARNARIK EZ

  • Beasaingo jatetxe, hotel eta tabernei kanpainan parte hartzeko gonbita luzatu zaie beren bezeroek etxetik kanpo iturriko ura edatearen aukera izan dezaten.
  • ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.

Kutxa Ekoguneak eta Beasaingo Udalak ETXEKO URA kanpaina abian jarri dute beren udalerrietan iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea.

ETXEKO URA ekimenaren lehenengo fasea 2013an abian jarri zen eta oro har, kanpainak oso harrera ona izan du ostalarien artean. Guztira, 435 jatetxek eta tabernek bat egin dute Etxeko Ura kanpainarekin.

Beasainen dagoeneko 5 establezimenduetan Etxeko Ura eskaintzeko interesa adierazi dute. Datorren hilabeteetan kanpaina parte hartzeko aukera zabalik mantenduko da.


Kanpainaren lehen fase honetan parte hartzeko interesa adierazi duten establezimenduak hurrengoak dira: Dolarea, Kattalin eta Batzokia jatetxea, Beasain hotela eta Anzizar taberna.

Behin kanpaina abian jarrita, bezeroek jatetxeetako mahai gainean beirazko ur pitxarra topatuko dute, Gipuzkoako uraren kalitatea ona dela gogoraraziz eta iturriko litro bat ur eskatzera animatuz. Ura kontsumitzeko ohitura aldaketa honen ondorioz, bezeroek etxetik kanpo ura kontsumitzeko ohitura jasangarriagoa barneratuko dute. Etxeko Ura kanpainari esker, plastikozko 62.000 botila aurrezten ari da hilean.


ZURE ESTABLEZIMENDUAN ETXEKO URA ESKAINI NAHI?

Ostalaria bazara eta zure establezimenduak ETXEKO URA ekimenarekin bat egitea nahi baduzu, zure atxikimendua adierazi dezakezu www.ekogunea.eus webgunean edo 943552020 telefonora deituz.

Zure establezimenduak Etxeko Ura kanpainarekin bat egiten duela adieraziko duten beharrezko eus­karriak eskainiko zaizkizu, eta modu honetan, ingurumenarekiko ardura azaltzeaz gain, zure eskualdeko uren kalitatea balioan jartzen lagunduko duzu.

Informazio gehiago

 

UR KONTSUMOA MURRIZTEKO AHOLKUAK

  • Ez xahutu tanta bakar bat ere. Saihestu txorrotetako tanta-jarioak eta ihesak. Konketako txorrotak tanta-jarioa edukitzeak hilean 100 litro ur alferrik galtzea ekar dezake.
  • Itxi txorrota hortzak garbitzen dituzun bitartean. Ez utzi txorrota irekita bizarra mozten edo hortzak garbitzen dituzun bitartean. 10 litro ur arte aurrez ditzakezu.
  • Ez galdu ura alferrik eta gutxiago ordainduko duzu. Dutxatu bainatu beharrean, eta iturria behar denean bakarrik ireki. Dutxan erabiltzen den ur eta energia kopurua bainatzean erabiltzen denaren laurdena da.
  • Ez galdu urik alferrik, zurrusta-haustekoak instalatuta. Zurrusta-hausteko edo aireztagailu izeneko aparatu batzuk daude txorrotetan jartzeko. Aparatu horiek presiozko airea sartzen dute txorrotatik ateratzen den ur-emarian; hala, ur-bolumena % 50 baino gehiago murrizten dute, baina guk ez dugu nabaritzen.
  • Aukeratu txorrota eraginkorrenak. Instalatu kontsumo txikiko dutxa-buruak, aginte bakarreko txorrotak eta emari-erreduktoreak, ur-kontsumoaren % 50era arte aurrezteko.