LAN ESKAINTZA

ENPLEGU SUSTAPENA: Arkitektoa (zerbitzuak)

Lanpostua
Urtea 2021
Eskaintza

UDALAREN JABETZAKOAK DIREN ERAIKINEN MANTENUA ERRAZTEA ETA EGITEN DIREN LANEN ERREGISTRO SISTEMA BERRI BAT SORTU:

  • Udal eraikinen inguruko informazio guztiaren bilaketa lana (partaidetza jabekidetzan, arduradunak, kontaktuak, hornidura kontratuak,e.a)
  • Informazioa antolatu eta sailkatzea. Zenbait kasutan, paperean dagoen dokumentazioa digitalizatuz.
  • Informazioa sistema berrian sartzea, beronen izendatze eta sailkatze metodologiarekin.
  • Udal eraikinen mantenu eskuliburu berriaren sorrera. Non adieraziko diren eraikin bakoitzean burutu beharreko lanak eta denbora tarteak.
  • Eraikuntzako kode teknikok ezartzen dituen araudi bete behar eta ikuskapen kronograma sortu.
  • RITEk ezartzen dituen araudi bete behar eta ikuskapen kronograma sortu.
  • Egindako mantenu lanen erregistroa. Mantenu eskuliburuan egindako lanak jasota geldituko badira ere, mantentze lanen inguruko dokumentazio berria sortuko da eta garrantzitsua izango da honen antolaketa zehatz eta ordenatua burutzea.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • 2021eko ekitaldirako Lanbide Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen diru laguntzaren deialdira ( ekainaren 16ko Ebazpena, 2021-06-30ean, 128 zk.arekin EHAOn argitaratua) atxikiko diren kontratazioak bertan ezarritako irizpideak bete beharko ditu, hain zuzen ere, 1. tipologiari dagozkionak.
  • Arkitekto teknikoa edo Arkitektoa izatea.
  • AutoCAD ezagutzak, GIS ezagutzak.
  • 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea.
  • Goierri bailaran erroldatua egotea.
  • Beasainen erroldatuta egotea baloratuko da.
Eskaera

Nola eman izena eskaintzara?

Izena LANBIDEn eman behar da, 2021eko urriaren 19a baino lehen.

Onartuak eta baztertuak

Behin behineko zerrenda

Behin betiko zerrenda eta ariketen hasiera

Hautaketa

Ariketen datak, elkarrizketak

Puntuazioa eta Azken Sailkapena

Behin behinekoa

Behin betikoa

Oharrak