LAN ESKAINTZA

ENPLEGU SUSTAPENA: Arkitektoa (hirigintza)

Lanpostua
Urtea 2021
Eskaintza

UDALAREN JABETZAKOAK DIREN HIRI ALTZARI MULTZO GUZTIEN INBENTARIOA BURUTZEA, URTERO BURUTU BEHARREKO MANTENU LANEN DEFINIZIO ETA KONTRATAZIO LANETAN LAGUNGARRI IZATEKO:

  • Udal altzarien inguruko informazio guztiaren bilaketa lana (planoak, neurketak, geoerreferntziatzea, hornidura kontratuak,e.a)
  • Informazioa antolatu eta sailkatzea. Udalerriko plano takimetriko eguneratuan geoerreferentziatu eta udala garatzen ari den GIS proiektuan bateragarria den datu baseak sortzea.
  • Informazioa sistema berrian sartzea, beronen izendatze eta sailkatze metodologiarekin.
  • Udal altzarien mantenu eskuliburu berriaren sorrera. Bertan, hiri altzari multzo eta burutu beharreko mantenu lanak zehaztuko dira, egin beharreko lanen definizio, epealdiak eta maiztasuna zehaztuz.
  • Egindako mantenu lanen erregistroa. Mantenu eskuliburuan egindako lanak jasota geldituko badira ere, mantentze lanen inguruko dokumentazio berria sortuko da eta garrantzitsua izango da honen antolaketa zehatz eta ordenatua burutzea.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • 2021eko ekitaldirako Lanbide Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen diru laguntzaren deialdira ( ekainaren 16ko Ebazpena, 2021-06-30ean, 128 zk.arekin EHAOn argitaratua) atxikiko diren kontratazioak bertan ezarritako irizpideak bete beharko ditu, hain zuzen ere, 1. tipologiari dagozkionak.
  • Arkitekto teknikoa edo Arkitektoa izatea.
  • AutoCAD ezagutzak, GIS ezagutzak.
  • 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo baliokidea izatea.
  • Goierri bailaran erroldatua egotea.
  • Beasainen erroldatuta egotea baloratuko da.
Eskaera

Nola eman izena eskaintzara?

Izena LANBIDEn eman behar da, 2021eko urriaren 19a baino lehen.

Onartuak eta baztertuak

Behin behineko zerrenda

Behin betiko zerrenda eta ariketen hasiera

Hautaketa

Ariketen datak, elkarrizketak

Puntuazioa eta Azken Sailkapena

Behin behinekoa

Behin betikoa

Oharrak