Azaroaren 10a motibazio politikoko giza eskubideen biktima guztien memoriaren eguna dela eta, azken urtetako ohiturari jarraituz Beasaingo Udaleko ordezkari politikoak datorren ostegunean arratsaldeko 19:00etan Jose Migel Barandiaran parkean burutuko den ekitaldian bilduko dira. Udala osatzen duten alderdi guztiak bat eginik, lore eskaintza egingo dute bertan kokatuta dagoen monolitoan eta herritarrak gonbidatzen dituzte bertan parte hartzera. Beasaingo Bizikidetzarako Foroak deituta, Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekitaldi honetan parte hartzera.