Beasaingo Udalak, otsailaren 12an, Sestaon, 56 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.  izandako erailketa matxistaren aurrean eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 109 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Indarkeria matxistaren eraginez, urtarrilaren 2an Aizarnazabalen erahil zuten emakume donostiarra. 41 egun igaro ondoren beste emakume bat erahila izan da. Tragedia honek gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten eta indarkeria matxistaren aurrean tolerantziak ez duela tokirik.

Giza eskubideen aurkako urraketa larri eta onartezin honen aurrean, Udalak bat egiten du antolatzen diren gaitzespen- ekintza guztiekin.

Bide batez, pairatzen ari geran isolamendu egoera honetan, etxean erasorik jasaten baduzu eta laguntza behar baduzu, Euskal erkidegoan SATEVI da Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua eskaintzen duen erakundea. Laguntza behar izanez gero deitu 900 840 111 telefonora edota Beasaingo Udaleko 943.02.80.50 telefonora, edo Whatsapp bidez 688768608 zenbakira.

whatsapp zerbitzua