Gauden egoerak ez du aukerarik eman bertatik bertara nahi bezala egoteko baina Udalak, Leire Artola alkatearen izenean udalerri osoaren zorion agurra bidali dio gaur 102 urte bete dituen Gregoria Miguel-i. Arangoiti adinekoen egoitzan aurkitzen da "Goya" eta herritarren artean oso ezaguna da jendaurrean lan egin izanagatik bere garaian.  

Hain berezia den egun honetan, herri osoaren estimua eta aitortza helarazteaz gain oparitutako lore sorta eskuan duela agertu da irripartsu. Zorionak Goya eta bejondeizula! Segi horrela. 

Gregoria1Gregoria2

Gregoria4