Kontziliazio erantzunkidearen alde eginez, langileen eskubide bati erantzuten dion proposamena da alkatetzak aurkeztutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean kontziliazio erantzunkidea sustatzeko Herrilab programan elkarlanean diarduen bitartean, Beasaingo Udalak bere lanketa propioa egin du udal langileen artean kontziliazio erantzunkidea sustatzeko. 

Hain zuzen ere, Beasaingo Udaleko alkatea den Aitor Aldasorok bere eskumenen artean aurkitzen den proposamena da lanketa sakon baten ondoren aurkeztu dena. 

Proposamen honetan, Beasaingo Udaleko enplegatu publikoek, modalitate presentziala eta ez-presentziala barne hartzen dituen sistema batean oinarrituta, zerbitzua telelanaren bidez emateko arauak onartzen ditu. 

Berdintasuna helburu

Etxean, familian, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta arduren banaketan aukera berdinak izatea du xede kontziliazio erantzunkideak. Helburu honi jarraituz, langile orok duen eskubide bati erantzuten dion proposamena da aurkeztutakoa. Etxean adineko edo haurren zaintzan laguntzera datorren araudia izango da telelana ahalbidetuko duena udal gobernuak hartutako erabakiaren arabera. 

Gogora ekarri behar da Beasaingo Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Herrilab proiektuaren partaide dela Beasain gizon eta emakumeen benetako berdintasuna lortzeko helburuz, kontziliazio erantzunkidea sustatzeko laborategi edo proba leku dela eta prozesu horretan jarraitzen duela. 

Honela bada, kontziliazio erantzunkidea bultzatzeko hartutako konpromisoari erantzuten dio aipatutako lan sistema berri hau ezartzeko araudiaren proposamenak. 

Covid 19ak eragindako egoera

Covid 19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz, konfinamenduak ekarri zuen modu ez presentzialean lan egitea. Beharrak eraginda telelana ezarri zen eta Beasaingo Udalak beharrezkoak ziren prestakuntza eta baliabideak udal langileen esku jarri zituen lan egiteko modu hau abian jartzeko. 

Urrats berritzaile eta aitzindaria eman zuen Udalak. Lanerako kontzeptu berria suposatu duena eta bide nabar kultura aldaketa, helburuei begira lan egitera ekarri duena. Esperientzia berri honek utzitako ondorioetatik egin du lanketa gobernu taldeak eta egoera berrirako prestatu da. 

Langileen erantzuna

Azken hilabeteek emandako esperientziarekin, Udalak langileen erantzuna jaso du egindako galdeketa baten bidez eta %80ak onuragarria dela deritzo. Telelana edo modu ez-presentzialean lan egiteko aukera langile bakoitzaren egoera partikularrari erreparatuz egin beharko da. Ordutegiaren malgutasunak familia-kontziliazioan eragitea izango du xede. Egoera presentziala eta ez-presentziala konbinatu beharko dira lan bakoitzak eskatzen dituen beharren arabera. Izan ere herritarrarekiko arreta presentziala bermatuko da azken helburua herritarrei eskaintzen zaion zerbitzua kalitatezkoa izan behar bait da. 

Araudi honen akordio honek behar puntualak eta epe luzera begira sor litezken beharrei ere erantzuteko asmoa du. Telelana erregulatzen duen proposamen hau alkateak bere eskumenen barruan egindakoa izanik, hurrengo udalbatzaren osoko bilkuran aurkeztuko da bere onespenerako.