Udaltzaingoan borondatezko erretiroa hartu duten langileen hutsunea modurik azkar eta onenean bete ahal izateko erabaki honek herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua bermatzea du helburu

Gobernu batzordean Herrilab proiektuaren ekintza plana gauzatzeko zerbitzua esleitzeko pleguak onartu dira EHBildu udal taldearen aurkako botoekin

Urteko azken udalbatza osoko bilkuran, antolakuntza batzordeak ekarritako udal plantillan egun dauden zenbait hutsuneei konponbidea emateko proposamena izan zen onartutako lehena. Proposamenaren oinarrian udaltzaingoaren plantillan sortutako egoera kaxkarra dago. Azken urtean udaltzainen artean borondatezko erretiroa hiru langileek hartu izanaren ondorioz, egoera prekarioan zerbitzu hau herritarrei ematea ekarri du.

Egoera honi gehitu behar zaio udaltzaingoaren zerbitzua urteko 365 egunetara zabaltzeko beharra. Honela bada, Beasaingo udalak , bere biztanleriaren arabera, beharrezkotzat jotzen du zerbitzua betetzea, horretarako udaltzaingoaren eskala guztiak ahalik eta lasterren betez eta baita plantillan haziz ere.

Hori horrela, udalbatzaren osoko bilkurak Giza Baliabideen Arrazionalizazio Programaren akordioa aldatzeko proposamena onartu du. Honela, langile baten aurretiazko erretiroa hartzearen ondorioz lanpostu bat hutsik geratuko balitz, administrazioak une horretan dituen beharren inguruan hausnarketa egingo du lanpostu hori betetzea egokia dela ondorioztatzen bada, plazaren ezaugarriak aztertuko dira, baita betetzeko sistema ere, zerbitzuaren beharren eta plaza hutsa sortzen den unean dagoen plantillaren arabera.

Erabakia onartua izan zen udal gobernuaren aldeko 10 botoekin eta oposizioko bi taldeen aurkako 7 botoekin.

Bilkuran onartutako beste proposamena Beasaingo udal eraikinen eta lokalen garbiketa esleitzeko zerbitzua izan zen. Lurralde batzordearen proposamenaren arabera Samsic Iberia SLUri esleitzea onartu zen. Urteko 345.877,32 (+ BEZ) euroren truke eta bost urterako. Erabakia aho batez onartua izan zen.

Egun berean burututako Gobernu batzordean Beasaingo udalerrian aurrera eramaten ari den Herrilab proiektuaren ekintza plana aurrera eramateko zerbitzua esleitzeko baldintza pleguak onartzeko proposamena aurkeztu zen.

Gizon eta emakumeen arteko kontziliazio erantzunkidea garatzeko eragile eta erakunde ezberdinekin gauzatu beharreko ekimenak gauzatzeko eginkizuna izango duen enpresa aukeratzeko pleguak onartuak izan ziren. Bozketan, gobernu taldeak eta alderdi sozialistak alde bozkatu zuten eta EHBilduk aurka.